Hungariar
Hungariarrak magyarok | |
---|---|
| |
Biztanleak guztira | |
14-15 milioi | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hungaria (2001): 9.416.045[1] AEB (2010): 1.537.205[2] | |
Hizkuntza | |
Hungariera | |
Erlijioa | |
Katolizismoa, protestantismoa, Hungariako Eliza Greko-katolikoa, judaismoa eta erlijiorik gabekoak. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Hungariarra[7] (hungarieraz: magyar, pluralean: magyarok) edo magyarra hungarieraz mintzatzen den Erdialdeko Europako talde etnolinguistikoa da. 14-15 milioi laguneko giza taldea osatzen dute. Haietatik, 9,5 milioi inguru Hungarian bizi dira, eta beste 2,2 milioi Austria-Hungariako Inperioa desegin zen arte Hungariako Erresumaren bernean zeuden lurraldeetan (Errumania, Eslovakia, Serbia eta Ukrainan, batez ere). Hungariar diasporako talde handienak AEB, Kanada, Alemania, Erresuma Batua eta Brasilen daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako hungariarrak Siberiako mendebaldean bizi ziren herri turkiar eta ugriarren nahasketa ziren. V. menderako hego-mendebalderantz ia Kaspiar Itsasoraino iritsi ziren, eta K.o. 830. urtean Don ibaiaren eskuinalderaino. IX. menderako hungariarrak gaurko eremuetan bizi ziren, eta eslaviarrak eta hunoak mendean zituzten. Mende erdia geroago, ordea, hungariarrek atzera egin behar izan zuten, baina ordu arte Europan erasotzaile beldurgarriak izan ziren.
Bestalde, Hungaria Europako bidegurutzea zenez gero, inguruko herriek etengabe eraso egin zioten, eta beren lurraldea askotan hedatu eta murriztu zen historian zehar. Eslaviarrak, germaniarrak eta errumaniarrak izan zituzten hungariarrek inguruan eta eragin handia izan zuten hungariarren bizitzan. Eragin handiena turkiarrena izan zen (XVI. eta XVII. mendeetan) eta austriarrena (Habsburgotarrak).
Hungariarrek autonomia 1867an eskuratu zuten, eta 1918an, independentzia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/07/31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Hungariako biztanleria ama hizkuntzaren arabera 1900-2001 Nepszamlalas2001.hu
- ↑ AEB: hungariar jatorriko biztanleria Factfinder2.census.gov
- ↑ 2011ko erroldaren emaitzak Recensamantromania.ro
- ↑ Hatvankétezerrel csökkent a szlovákiai magyarok száma Index.hu
- ↑ Kanada: 2006ko erroldaren emaitzak Statcan.gc.ca
- ↑ Um atalho para a Europa Epoca.globo.com
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .