[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Harremanetarako Nazioarteko Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inprimatzeko bertsioa dagoeneko ez dago onartuta, eta baliteke errepresentazio erroreak izatea. Egunera itzazu zure nabigatzaileko laster-markak, eta horren ordez erabil ezazu nabigatzaileko inprimatze funtzio lehenetsia.
Harremanetarako Nazioarteko Taldearen aurkezpena. Ezkerretik eskubira Pierre Hazan, Brian Currin, Nuala O'Loan eta Raymond Kendall

Harremanetarako Nazioarteko Taldea[1] edo International Contact Group, ICG siglekin ezaguna, Euskal Herrian bizi den gatazkan konponbidean laguntzeko sorturiko taldea da. 2011ko otsailaren 14an eman zuen aditzera euren osaera Bilbon. Silvia Casale, Pierre Hazan, Raymond Kendall, Nuala O'Loan eta Alberto Spektorowskik osatzen dute[2] , eta Brian Currinek aurkeztu zituen.

Aurrekariak

Eginkizuna

  • Legeztatzea. "Ezker abertzalearen legeztatzea bultzatu, erraztu eta ahalbidetzea".
  • Konfiantza eragin. "Konfiantza eragiten duten neurriak bultzatzea, hala nola bere jarduera politikoa murrizten dituen neurri bereziak gainditzea eta egungo espetxe politika eraldatu eta berria egokitzea".
  • Alderdien zerbitzura. "Alderdiak animatu eta zerbitzatu, hala eskatzen den neurrian, elkarrizketa politikorako egutegi bat prestatuz eta garatuz".
  • Alde askotako negoziazio bultzatzea. "Indar politikoek eskatzen duten neurrian, alde askotako elkarrizketa eta negoziazioa bultzatu, erraztu eta ahalbidetzea, inongo baldintzarik gabe eta emaitza aurretik zehaztu gabe, Mitchellen Printzipioen menpe. Gatazka politikoa gainditzeko akordio barneratzaile bat lortzea litzateke alderdi askotako elkarrizketa eta negoziazioaren helburua".
  • Bitartekaritza. "Aldeek eskatuta, bitartekari jardutea blokeoa gertatuz gero".
  • Bake prozesua gizarteratzea. "Bake prozesu arrakastatsu bat egiazki posible dela helaraztea gizarteari, hori sinesteko konfiantza sortzea".[1][2]

Kideak

Silvia Casale

Artikulu nagusia: «Silvia_Casale»

Silvia Casale kriminologa da. 1998tik Ipar Irlandako Sententzien Errebisio Batzordeko kide izan da. 1997an Torturaren Prebentziorako Europar Komiteko kide izan da, eta 2000tik 2007ra bitarte bere lehendakaria izan zen. NBEko torturaren saihespenerako azpibatzordeko lehenengo lehendakaria izan zen, 2007tik 2009ra. 2010ean Europako Batzordeko gomendalaria da, tortura eta tratu txarren desagerpenerako lanak eginez.[3]

Pierre Hazan

Pierre Hazan unibertsitateko irakaslea da, Ginebra eta Parisen. Nazioarteko Zuzenbide Kriminalari buruzko lanak egin ditu, hala nola Egiaren Komisioen gainean. Judging War, Judging History, Behind Peace and Reconciliation liburuagatik Georges Dreifuss saria jaso zuen. NBEko Giza Eskubideen aldeko Goi Arduradunaren bulegoan lan egin du eta United States Institute for Peaceko ikerlaria da. Balkanetan eta Afrika Lakuetako gatazketan kazetaritza lanak egin ditu.[3]

Raymond Kendall

Artikulu nagusia: «Raymond Kendall»

Raymond Edward Kendall Interpoleko idazkari nagusia izan zen 1985etik 2000 arte. Euskal Herriko egoera politikoari buruzko 2010eko Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da. 1971n Interpolera pasatu zen eta Drogen gaineko zuzendari laguntzailea izan zen 1975 arte. Lau urte geroago zuzendari kargua erdietsi zuen "Intelijentzia kriminal" delako atalean. Hiru agintalditan erakunde osoaren idazkari nagusia izan zen. 1985eko urrian aukeratu zuten lehen aldiz Washington Hirian (AEB) burututako 54. Batzar orokorrean; 1990eko urrian (59. Batzar orokorra, Ottawa, Kanada) eta 1995eko urrian (64.a, Beijing, Txina) berraukeratu zuten[4].Orain Interpoleko Ohorezko Idazkari orokorra da[5]. 2001eko abuztuan Europar Batasunaren Iruzurraren Kontrako Komite Behatzaileko presidente ere izendatu zuten[6].

Nuala O'Loan

Artikulu nagusia: «Nuala O'Loan»

Nuala Patricia O'Loan Ipar Irlandako bizitza politikoan eragin handia izan duen pertsona da. Irlandako zati honetarako garatu den autonomia sisteman lehen Police Ombudsman (Polizia gaietarako ararteko edo "herriaren defendatzailea") izan zen 1999 eta 2007 artean. Ingalaterran jaio bazen ere, Irlandako Antrimeko konderrian bizi da. 2009ko uztailean Lorden Ganberako kidea izateko proposamena egin zenetik aipatu konderriko Kirkinriolako O'Loan Baronesa titulua eman zitzaion[7]. "Britainiar Inperioaren Ordenaren Dama" (ingelesez Dame Commander of the Order of the British Empire, DBE edo Dame) ere bada 2007ko abenduaren 29tik[8][9]. Euskal Herriko egoera politikoari buruz 2010eko martxoan publiko egin zen Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa da.

Alberto Spektorowski

Alberto Spektorowski Tel Aviveko Unibertsitateko Zientzia Politikoetan irakasle titular asoziatua da. Columbia University, University of Wisconsin eta Interdisciplinary College de Herztlia unibertsitateetako irakaslea izan zen ere.

Shlomo Ben-Amiren kontsultorea izan zen, hau Israelko Kanpo eta Defentsa ministroa izan zen garaietan. Camp Davideko negoziazioetan, 2000ko uztailean, Ben Ami ministroaren taldeko kide izan zen. "Israel-Palestine Civil Society Comittee for Cease Fire" taldeko kidea da.[3]

Erreakzioak

Aurkezpen hau baloratzen lehenengoa Joseba Egibar izan zen, EAJko kidea. Info7 irratian egineko adierazpenetan[10] momentua iritsi da "normalizazio politikoa lortu eta azkartzeko". Bere ustetan "hemendik aurrera lana hasi beharko dute, promozioan eta ezker abertzaleak legeztapena lor dezan". Bere ustetan Brian Currin kritikatu zutenek "orain beste jarrera bat" erakutsi beharko lukete.[11]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak