[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Silvia Casale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Silvia Casale
Bizitza
JaiotzaIngalaterra1945eko otsailaren 15a (79 urte)
Jarduerak
Jarduerakkriminologoa
Jasotako sariak

Silvia Casale (Londres inguruan, Ingalaterra, 1945eko otsailaren 15 - ) Europako Kontseiluak eratutako European Committee for the Prevention of Torture (CPT, Torturaren aurkako Europako komitea[1]) elkarteko presidentea da[2]. 2010eko martxoan Euskal Herrian bizi den gatazkari irtenbide baketsua eskaini nahian publiko egin zen Bruselako Adierazpena sinatu zutenen artean dago.

Casale Ingalaterran jaio zen; aitona-amonak jatorri italiarrekoak ditu eta ingeles, italiera, aleman eta frantsesez hitz egiten du. AEB, Suedia eta Ingalaterran bizi eta lan egin izan du. Goi mailako ikasketen alorrean alemana ikasi zuen Oxfordeko Unibertsitatean eta Nazioarteko Zuzenbidea Yalekoan[3]. Doktoregoa AEB eta Erresuma Batuko lege kriminalen arteko konparaketaz egindako tesi batekin eman zioten.

Kartzeletako egoeren gainean aditua den kriminologoa da. 1985etik Erresuma Batuko kartzeletako inspektoregoaren aholkulari independente aritu da eta Behin-behineko askatasunaren Ingalaterra eta Galesko batzordeko kidea izan da.

Irlandako bake prozesuak aurrera jo ahala eratu zen Northern Ireland Sentence Review Commission (Sententziak berrikusteko Ipar Irlandako batzordea) delakoaren arduradunetakoa izan zen; Ostiral Santuko Hitzarmenaren edukiaren arabera preso bakoitza noiz askatu ahal zuten erabakitzen duen taldea da[4]. Taldean Brian Currin abokatu hegoafrikarrarekin bat egin zuen.

CPTn Erresuma Batuaren gaineko aditua izan da 1997tik. 2000ko martxoan elkartearen presidente aukeratu zuten.

Familia alorrean 27 urtez AEBetako abokatu batekin ezkonduta egon zen eta alaba bat du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]