[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Juan Carlos I.a Espainiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Txantiloi:Agintari infotaula Joan Karlos I.a, izen osoa gaztelaniaz Juan Carlos Alfonso Víctor María de Borbón y Borbón-Dos Sicilias edo Juan Carlos I, (Erroma, 1938ko urtarrilaren 5a - ) 1975tik gaur egun arte, Espainiako erregea eta estatuburua da. Francok izendatu zuen bere ondorengo estatuburu, nahiz eta, izatez, errege izatea Joan Karlosen aitari zegokion. Horrela, Franco hil eta gero Espainian monarkia berrezarri zen.

Biografia

Erroman (Italia) jaio zen 1938ko urtarrilaren 5ean. Madrilen (Espainia), batxilergoa ikasi zuen erbestea eta gero. 1962.ean, Sofia Greziakoarekin ezkondu zen. Hauek dira gaur egundo Espainiako Errege-Erreginak. Ezkontza horretatik hiru seme-alaba dituzte:

1969an Espainiako Gorteek Francisco Francoren oinordekoa dela onartu zuten. 1975eko Azaroaren 22an izendatu zuten Espainiako Errege.

Tituluak

Espainiako Konstituzioak, bere II. tituluko, 56. artikuluko, 2. parrafoan errege-titulua Joan Karlos I.ari ematen dio. Bestelako tituluak erabiltzea ere baimentzen du:[1]

Erreferentziak

  1. Royal Styles Spain. En heraldica.org
  2. Espainiako monarkiak horrenbeste titulu dituenez, garrantzitsuenak idatzi ohi dira, baina badaude gaur egun erabiltzen ez diren hainbat titulu monarkia espainiarrak dituenak:
    Hungariako, Dalmaziako eta Kroaziako erregea
    Linburgoko, Lotaringiako, Luxenburgoko, Gelderlandeko, Estiriako, Karniolako, Carintiako eta Würtembergeko dukea
    Alsaziako landgrave-a
    'Suabiako printzea
    Franche-Comtéko konde palatinua
    Artoisko, Hainauteko, Namurko, Goriziako, Haut-Rhingo eta Kiburgoko kondea
    Oristano eta Goceanoko markesa
    Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Burgauko margrave-a
    Salinsko, Malinasko, Esloveniar Markako, Pordenoneko eta Tripoliko jauna.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Juan Carlos I.a Espainiakoa
Monarkia Artikulu hau monarkiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.