Kurilak
Kuril uharteak[1] (errusieraz Кури́льские острова́, Kuril'skie ostrova) uhartedi bat da, gehienak sumenditsuak diren uharteez osatutako uhartedia, ipar-mendebalderantz, Japoniako Hokkaido uhartetik Errusiako Kamtxatka penintsularantz doana, Okhotskeko itsasoa Ozeano Barearen iparraldetik banatzen dutena, Sajalingo errusiar oblastaren zati dira.
Izena, ainu aborigenen hizkuntzatik dator. Hizkuntza honetan, kur hitzak "gizon" esan nahi du.
Historia
Ainu aborigenak, uharte hauetan oso antzinatik bizi dira, errusiarrek XVIII. mendean bertatik bota zituzten arte. Japonia uharte hauekin geratu zen 1875ean (San Petersburgoko Ituna, Sajalin Errusiari uztearen truke. Errusiak hartu egin zituen Bigarren Mundu Gerraren ondoren (San Frantziskoko Ituna), baina Japoniak, oraindik, uhartediko hegoaldereneko uharteak aldarrikatzen ditu, hau da, Etorofu, Kunashiri, Shikotan eta Jabomai uharteak, Japonian, Iparraldeko Lurraldeak bezala ezagutzen direnak. (Kuril uharteetako gatazka).
Geografia
Uharteak, euren lainoagatik dira ospetsuak. Alga eta arrainetan aberatsak dira. Iparraldereneko uhartea, Atlasov, alegia, (Oyakoba japoniarrentzat), sumendi kono ia perfektu bat da.
Geologikoki, Kuril uhartedia, uharte arku bat da, uhartedi mota bat, plaka tektoniko ozeaniko batek beste baten aurka subdukzioa egiten duen heinean eratua, bere fusioa eta horren ondoren datorren magma igoera gertatuz.
Uharteak
Taula honetan, Kuril uharteak ipar-ekialdetik hego-mendebalderantz zerrendatzen dira. Uharte hauetaz gain dozena bat uharte eta harkaitz txikiago ere badago.
Izen errusiarra | Izen japoniarra | Azalera km²tan |
Gehienezko garaiera metrotan |
Latitudea I | Longitudea E |
---|---|---|---|---|---|
Iparraldeko taldea | |||||
Shumshu | Shumushu | 388 | 189 | 50º45' | 156º20' |
Atlasov | Oyakoba | 150 | 2339 | 50º50' | 155º30' |
Paramushir | Horomushiru | 2053 | 1816 | 50º30' | 155º40' |
Antsiferov | Shirinki | 7 | 747 | 50º12' | 154º58' |
Makanrushi | Makanrushi | 49 | 1171 | 49º45' | 154º25' |
Onekotan | Onekotan | 425 | 1324 | 49º25' | 154º45' |
Jarimkotan | Harimukotan | 68 | 1157 | 49º05' | 154º30' |
Ekarma | Ekaruma | 30 | 1170 | 48º55' | 153º55' |
Txirinkotan | Chirinkotan | 6 | 742 | 48º58' | 153º30' |
Shiashkotan | Shasukotan | 122 | 934 | 48º50' | 154º05' |
Erdialdeko taldea | |||||
Raikoke | Raikoke | 4,6 | 551 | 48º17' | 153º15' |
Matua | Matsuwa | 52 | 1446 | 48º05' | 153º10' |
Rasshua | Rasushua | 67 | 948 | 47º45' | 153º00' |
Ushishir | Ushishiru | 5 | 401 | 47º30' | 152º50' |
Ketoy | Ketoi | 73 | 1172 | 47º20' | 152º30' |
Simushir | Shimushiru | 353 | 1539 | 47º00' | 151º55' |
Hegoaldeko taldea | |||||
Broutona | Buroton | 7 | 800 | 46º43' | 150º45' |
Txirpoi | Txerupoi | 21 | 691 | 46º30' | 150º55' |
Brat Txirpojev | Buratto Cherupoefu | 16 | 749 | 46º28' | 150º50' |
Urup | Uruppu | 1450 | 1426 | 45º50' | 149º55' |
Iturup | Etorofu | 3200 | 1634 | 44º50' | 147º50' |
Kunashir | Kunashiri | 1490 | 1822 | 44º05' | 146º00' |
Shikotan | Shikotan | 250 | 413 | 43º50' | 146º45' |
Jabomai uharteak | Habomai | 97 | 45 | 43º30' | 146º05' |
Erreferentziak
- ↑ Exonimia zerrenda. (Noiz kontsultatua: 2010-12-05).