[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Kuxtar hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amanu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:25, 30 abuztua 2024

Kuxtar hizkuntzak afro-asiar hizkuntza familiaren adarretako bat dira. Gehienbat Afrikako Adarrean mintzatzen dira (Somalia, Eritrea, Djibuti eta Etiopia), bai eta Niloko haranean (Sudan eta Egipto) eta Afrikako Aintzira Handietako alde batzuetan ere (Tanzania eta Kenya). Izena Antzinako Egiptoko hegoaldean zegoen Kuxeko Erresumatik datorkie.

Hizkuntza talde horretan, hiztun gehien dituena oromoera da (35 milioi lagun): ondoren, somaliera (28 milioi) eta sidamoa (3 milioi) datoz. Milioi batetik gora hiztun dituzten beste bi kuxtar hizkuntzak afarrera (1,5 milioi) eta bedawia (1,2 milioi) dira. Somaliera Somaliako hizkuntza ofizialetako bat da; horrenbestez, estatu burujabe batean estatus ofiziala duen kuxtar hizkuntza bakarra da. Somaliera eta afarrera, bestalde, Djibutiko hizkuntza nazionaltzat onartutako hizkuntzetako bi dira.

Banaketa geografikoaren araberako ondoko taldekatzea erabili ohi da gaur egun, Joseph Greenbergen sailkapena oinarri:

Kuxtar hizkuntzak morez, beste afroasiar hizkuntzekin

Kanpo estekak