Laba-hodi
Itxura
Laba-hodiak[1], edo hodi bolkanikoak, sumendiek sortutako leizeak dira, laba koladetan, jarduera erreogenetikoak irauten duen bitartean eginak. Normalean, tunel formakoak dira eta oso kobazulo mota arrunta da, laba-isurketa gehienetan ohikoa baita leizeak sortzea. Beste planetetan ere ematen dira; horrela Ilargian, Marten eta Venusen hodi bolkanikoak daudela dokumentatu da.[2]
Sortze prozesua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean, sumendi aktibo batean, laba korrontearen goialdea hoztu eta lurrazal sendoa garatzen da, eta laba korrontea geroago drainatzen da goiko lurrazala kobazulo baten estalkia bezala utziz.[3]
Laba-hodi ospetsu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haizearen leizea: Tenerifeko Icod de los Vinos herrian dago. Europar Batasunean dagoen handiena da. 18 km baino gehiago kartografiatuta dago. Denbora luzean munduko handiena zela esan zen. Dirudienez bi leizeen konexiotik sortu da. Izena barruan ematen diren haize-korrontetik dator. Teide sumendiaren ipar hegian dago.
- Kazumura - Olaa Cave System: 65 km. ditu. Hawaiiko Kilauea sumendian dago. Egun munduko handiena da.
- Manjang Gul: Jejun, Hego Korean dago. Gizateriaren Ondarea gisa sailkatuta, 8.928 m. ditu. Espeleotemak ageri zaizkio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.ostadar.org/hiztegia/?esparrua=EU_ES&hizkia=l
- ↑ Graeme Melville, Lava tubes and channels of the Earth, Venus, Moon and Mars, University of Wollongong, 1994. [1]
- ↑ https://www.holamon.cat/eu/berdeen-leizea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Munduko laba-hondi handien zerrenda.
- (Gaztelaniaz):Haizearen Leizea Tenerifen.
- (Ingelesez):Marten identifikatutako laba-hodiak, Mars Express Espazio zundaren bitartez.