[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Lankide:Igonez/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Herentzia genetiko edo ondoretasun genetiko deritzo bizidunek ugalketa sexualaren edo asexualaren bidez zenbait ezaugarri ondorengoei transmititzeari. Ezaugarri morfologikoak, fisikoak edota biokimikoak izan daitezke herentzia genetikoari esker bizidunek ondorengoei transmititzen dizkietenak. Transmititu ahal den edozein ezaugarriari herentziazko bereizgarria deitzen zaio edo hereditarioa dela esaten da. Herentzia genetikoaren ikerkuntzaren aitzindaria Gregor Mendel izan zen.

Printzipioak

Ikusezinak diren ezaugarriak genotipo deitzen zaie, ikusi ahal direnak aldiz, fenotipoak dira. Azken honi, genotipoek eta ingurumen aldaketek baldintzatzen diote.

Transmisioa

Herentzia genetikoa gurasoek hornitutakoagatik transmititzen da, hau da, izaki berriaren genotipoa bien genetikaren nahasketa izango da. Eta berdina gertatzen da fenotipoarekin.

Beraz, argi dago gaixotasunak, begi eta ile koloreak gurasoetatik jasotzen dugula, baina berdina gertatzen al da izaerarekin? Albert Rothenberg, psikiatria irakaslea Harvard Unibertsitatean, eta Grace Wyshak, psikiatria irakaslea unibertsitate berdinean, Nobel saria irabazi zuten 435 zientzialarien zuhaitz genealogikoa, eta horrekin batera, sari bera irabazi zuten 50 idazleena aztertzeagatik. Ikerketaren emaitzak Francis Galton-en teoria «Hereditary Genius» liburuan publikatuta.

Ikus, baita

Kanpo lotura

Bibliografia

Erreferentziak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.