Leon Bilbao
Itxura
Leon Bilbao | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Artea, 1916ko abenduaren 19a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Artea, 1990eko azaroaren 18a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta musika instrumentuen egilea |
Musika instrumentua | Alboka |
Leon Bilbao Ibarretxe (Artea, 1916ko abenduaren 19a- ibidem 1990eko azaroaren 18a) euskal albokaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratiako Presalde baserrian jaio zen, eta Artean bizi izan zen. Hamabi urte zituela erakutsi zion bere aita Jose Marik alboka jotzen. Jotzeaz gain albokagile trebea zen Leon[2]. Maurizia Aldeiturriaga pandero-jotzailearekin eta Bonifazio Arandia Fasio trikitilariarekin batera jotzen zuen maiz[3], eta hainbat diskoren grabaketan parte hartu zuen. Leon Bilbao eta Silbestre Elezkano Txilibrin azken euskal albokari tradizionalak izan ziren.
1990. urtean hil zen Artean, Erandioko artisau feriara zihoala[4].
Argitaratutako diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leon, Maurizia, Fasio eta Basilio - Alboka eta Trikitixa (1998)
- Euskal Herriko Soinu Tresnak, Juan Mari Beltran (1985)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aitonarentzat denbora-galtzea zen alboka - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Gojenola Onaindia, Manu. Alboka eta albokariak. Eusko Ikaskuntza.
- ↑ Intxaurraga, Agurtzane. Bidegileak: Maurizia Iturriaga (1904-1988). Eusko Jaurlaritza, 15 or. ISBN 84-457-2458-4..
- ↑ www.argia.com: Biografia