Stephania Haralabidis
Stephania Haralabidis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Atenas, 1995eko maiatzaren 19a (29 urte) |
Herrialdea | Grezia Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Corona del Mar High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 180 zentimetro |
Stephania Haralabidis, grezieraz Στεφανία Χαραλαμπίδη (Atenas, Grezia, 1995eko maiatzaren 19a) Grezian jaiotako waterpolo jokalari estatubatuarra da; gaur egun, NC Vouliagmeni eta AEBko selekzioan jokatzen du[1].
Unibertsitateko karrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haralabidis Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatera joan zen, eta, 2014tik 2017ra, emakumezkoen waterpolo taldean jokatu zuen[2]. 2016an, NCAA txapelketara zuzendu zuen taldea[3].
Peter J. Cutino saria irabazi zuen[4]. Urteko Jokalari Nazional eta Urteko MPSF Jokalari izendatu zuten[5]. Lehen Taldeko All-American eta All-MPSF Lehen Talderako izendatua izan zen. NCAA Txapelketako MVP (Jokalaririk baliotsuena) izendatuko dute NCAA Txapelketako jokoan bost gol sartu ostean, segundo gutxi falta zirela joko-irabazlea barne[6].
Nazioarteko ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haralabidis jubenil eta senior selekzioetan lehiatu izan da Greziarekin. Urrezko domina irabazi zuen 2011ko Europako Junior Txapelketan, Madrilen, Espainia. Beste urre bat irabazi zuen 2012ko Gazteen Munduko Txapelketan, Perth-en, Australia[7]. Urrezko domina irabazi zuen 2014ko 19 urtez azpiko Europako Txapelketan, Ostian, Italia. Brontzezko domina ere irabaziko zuen senior taldearekin, 2012ko FINA Munduko Ligan, Changshu-n, Txina[8].
2017az geroztik, AEBko selekzioa ordezkatzen du 2018ko FINA World League-n[9], urrezko domina irabaziz Kunshan-en, Txina; eta beste urre bat 2018ko FINA Munduko Kopan[10] Surgut-en, Errusia.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haralabidis bi ahizpa ditu, bere bikia den Ioanna[11] eta ahizpa nagusia Anastasia. Haralabidis Corona Del Mar Lizeoan ikasi zuen[12].
Olinpiar Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[13][14].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[15]. |
Gainerako lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko Igeriketa Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Gwangju Hego Korea |
Waterpoloa | |
Joko Panamerikarrak | |||
2019 | Lima Peru |
Waterpoloa |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Stephania Haralabidis – National Team water polo profile at USAwaterpolo.org
- ↑ Stephania Haralabidis – University of Southern California athlete profile at USCtrojans.com
- ↑ Kevin Danna. (May 15, 2016). «Haralabidis' heroics lead USC to NCAA women's water polo title» PAC12.com.
- ↑ «Stephania Haralabidis wins Peter J Cutino Award» USCtrojans.com June 5, 2016.
- ↑ «Stephania Haralabidis and Jovan Vavic sweep National Awards» USCtrojans.com June 2, 2016.
- ↑ Kevin Danna. (May 15, 2016). «Haralabidis' heroics lead USC to NCAA women's water polo title» PAC12.com.
- ↑ «Greece youngsters join Greece women on top of the world» FINA.org December 9, 2012.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Super Final 2012 (Women): USA claims seventh World League title» FINA.org June 3, 2012.
- ↑ «USA retains FINA Women's Water Polo Super Final in Kunshan» FINA.org June 2, 2018.
- ↑ «WP World Cup (W), Surgut, Day 6: The USA is again golden» FINA.org September 9, 2018.
- ↑ Connor McGlynn. (April 7, 2014). «Haralabidis twins are making a big splash» DailyTrojan.com.
- ↑ «Stephania Haralabidis» USA Water Polo 20 March 2021.
- ↑ «Stephania Haralabidis» olympedia.org 2022-01-19an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Stephania Haralabidis»[Betiko hautsitako esteka] Olympics.com 2022-01-19an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Emakumezkoen waterpoloko munduko txapeldunen zerrenda (En)
- Waterpoloko Munduko Uretako Txapelketako dominadunen zerrenda (En)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from abendua 2022
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from maiatza 2023
- 1995eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- Greko-estatubatuarrak
- Ameriketako Estatu Batuetako waterpolo jokalariak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak waterpoloan
- 2020ko Udako Olinpiar Jokoetako waterpolo jokalariak
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak