Swallow
Swallow | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Swallow |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa arabiera |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Frantzia |
Banatze bidea | theatrical release (en) eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | independent film (en) eta film dramatikoa |
Iraupena | 94 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Carlo Mirabella-Davis (en) |
Gidoigilea(k) | Carlo Mirabella-Davis (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Mollye Asher (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | pica (en) , haurdunaldia, coming to terms with the past (en) , parent–child relationship (en) , gender relations (en) , domesticity (en) , etxekoandrea, pregnancy from rape (en) eta self-injury (en) |
Bideoa | YouTube |
Swallow Carlo Mirabella-Davisek 2019an idatzi eta zuzendutako suspense psikologikoko filma da. Protagonistak Haley Bennett, Austin Stowell, Elizabeth Marvel, David Rasche eta Denis o 'Hare aktoreak dira.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hunter, klase baxuko emakume gazte bat, Richierekin ezkondu berri da, familia aberats bateko gizona, aitaren Manhattango enpresa bateko zuzendari izateko prest dagoena. Honek Hunterri bikotearen New Yorkeko etxe dotorean egoteko gaitasuna ematen dio. Hala ere, Hunter emozionalki itoa eta isolatua aurkitzen da, eta Richie urrun sentitzen du berarekiko. Egun batean, puxtarri bat jateko gogoa garatzen du. Estimulatzailea iruditzen zaio, eta etxe inguruko beste objektu irentsi ezin batzuk kontsumitzen hasten da, baita txintxetak, metalezko figurak eta bateriak ere.
Hunter haurdun geratzen da eta medikuak anomalia bat antzematen du bere sabelaldean ohiko azterketan. Larrialdiko kirurgia bat egiten diote, bere hesteetan harrapatuta dauden objektuak kentzeko. Hunterri pica gaixotasuna diagnostikatzen diote, gizabanakoak objektu jangaitzak jatera behartzen dituen desorden psikologikoa. Richieren gurasoek, Katherinek eta Michaelek, hiriko psikiatra batera bidaltzen dute Hunter. Terapia-saioetan, Hunterrek dio objektuak irensten dituela ahoan testurak sentitzea gustatzen zaiolako.
Richiek Luay kontratatzen du, familiaren laguna eta Siriako etorkina, Richie lanean ari den bitartean Hunter ikuskatzeko. Hunter, itota sentituz, hasieran etsai bezala ikusten du Luay, zeinak Hunterren gaixotasun mentala bere bizimodu pribilegiatuaren ondorio bezala ikusten baitu. Terapian, aditzera ematen du ez zela bere aita biologikoarekin hezi eta ez duela inoiz ezagutu, nahiz eta bere izena jakin eta bere argazkia gordetzen duen. Bere amaren bortxaketaren ondorioz jaio zen, taberna batean ezagutu zuen gizon arrotz batengatik. Bortxatzailea kartzelan egon zen.
Arratsalde batean, Hunterrek gainetik entzuten du Richie psikiatrarekin telefonoz hitz egiten, eta konturatzen da Richiek, bere saioen edukia ezagutarazteko, medikua ordaintzen duela. Horrek ikara eragiten dio Hunterri, eta torloju txiki bat irensten du. Luayk itotzen aurkitzen du, eta 911era deitzen du. Torlojua kentzeko ebakuntza egin ondoren, Michaelek eta Katherinek Hunter ospitale psikiatriko batera eramaten dute hurrengo zazpi hilabeteetan haurra izan arte, Richiek dibortzioa eskatuko duela esanez. Luayk basora ihes egiten uzten dio.
Hunter motel batera heltzen da eta Richie deitzen du, eta honek itzultzeko eskatzen dio. Hunterrek ezkondu eta haurdunaldian sartu zela bera zoriontsu egiteko dio. Neskak itzultzeari uko egiten dionean, gizonak iraindu egiten du. Hunterrek mugikorra txikitzen du eta gau osoa telebista ikusten eta kaleko lurra jaten pasatzen du. Biharamunean, bere aita biologikoaren etxera doa, William Erwin. William eta Lucy, bere emaztea, urtebetetze festa bat egiten ari dira alabarentzat. Uste dute Hunter alabaren lagun baten ama dela, baina Williami kontatzen dio zein den bere benetako nortasuna. Elkarrizketa emozional batean, Williamek bere lotsa aitortzen du Hunterren amaren bortxaketagatik. Hunterrek galdetzen dio berataz lotsatu egiten den, eta aitak ukatu egiten du.
Hunterrek klinika bat bisitatzen du eta abortua bultzatzeko sendagaiak ematen dizkiote. Pilulak jaten ditu taberna batean bazkaltzen duen bitartean eta abortua komun publiko batean esperimentatzen du.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Haley Bennett: Hunter
- Austin Stowell: Richie
- Elizabeth Marvel: Katherine
- David Rasche: Michael
- Denis o 'Hare: Erwin
- Lauren Vélez: Lucy
- Zabryna Guevara: Alice
- Laith Nakli: Lua
- Babak Tafti: Aaron
- Nicole Kang: Bev
Produkzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016ko irailean iragarri zen Carlo Mirabella-Davisek berak idatzi zuen gidoi batetik abiatuta zuzenduko zuela filma, eta horrela hasi zuen zuzendari ibilbidea. Mynette Louie eta Mollye Asher-ek Syncopated Films eta Standalone Productionsekin[1][2] batera ekoitzi zuten filma. Carole Baraton eta Frédéric Fiore izan ziren ekoizleak, Charades eta Logical Pictures ordezkatuz, hurrenez hurren. Joe Wright, Bennett, Constantin Briest, Johann Comte, Pierre Mazars, Eric Tavitian eta Sam Bisbee dira proiektuaren ekoizleak[3][4]. 2018ko maiatzean Haley Bennett, Austin Stowell, Elizabeth Marvel, David Rasche eta Denis o 'Hare batu ziren aktore gisa.
Filmaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Swallowren filmaketa 2018ko maiatzean hasi zen Poughkeepsieko kristalezko etxe batean, New Yorken, Hudson ibaiaren ondoan eta inguruko baserri batean.
Mirabella-Davisen arabera, kristalezko etxearen aukeraketa Hitchcock estiloko itxurari zor zaio. Etxea inguratzen duen ibaia umorezko eraztun batekin alderatu du, askatasuna, boterea eta arriskua irudikatuz, Hunterren pertsonaiak filmean bizi duenaren kontrakoa dena.
Estreinaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Swallow 2019ko apirilaren 28an estreinatu zen, Tribecako Zinemaldian[5]. Frantzian 2020ko urtarrilaren 15ean kaleratu zuten[6], eta Estatu Batuetan, berriz, 2020ko martxoaren 6an[7].
Kritika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Swallowk espezialisten iritzi onak jaso zituen. Rotten Tomatoes webgunean[8] %88ko onarpenari eusten dio, 26 erreseina profesional kontuan hartuta. Metacriticen, filmak 100 puntutik 63 lortu ditu, 6 iritzitan oinarrituta, eta horrek "aldeko kritikak" dituela adierazten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Macaulay, Scott. «No Sleep Till Brooklyn: the IFP Talks Its New DUMBO-Based IFP Film Week» Filmmaker Magazine (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Allison Twardziak CSA» Allison Twardziak CSA (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Hipes, Patrick; Hipes, Patrick. (2018-05-04). «Austin Stowell Joins Haley Bennett In ‘Swallow’ After Flying To ‘Catch-22’» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Hipes, Patrick; Hipes, Patrick. (2018-05-25). «Haley Bennett-Starring ‘Swallow’ Rounds Out Cast» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Hayes, Dade; Hayes, Dade. (2019-03-11). «Tribeca Film Festival Unveils Shorts Lineup; Feature Slate Includes John DeLorean, Muhammad Ali, Chelsea Manning – Update» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Swallow» Cineuropa - the best of european cinema (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Swallow | Discover the best in independent, foreign, documentaries, and genre cinema from IFC Films. | IFC Films. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) Swallow (2019). (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Swallow filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Lan honek gaztelerazko eta ingelesezko Wikipediaren "Swallow" lanaren itzulpen partziala du, zehazki, 2021ko martxoaren 1eko bertsio honena, bere editoreek argitaratua GNUren dokumentazio libreko lizentziapean eta Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported lizentziapean.
- 2019ko filmak
- Haley Bennettek antzeztutako filmak
- Austin Stowellek antzeztutako filmak
- Elizabeth Marvelek antzeztutako filmak
- David Raschek antzeztutako filmak
- Denis O'Harek antzeztutako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Frantziako filmak
- Suspense filmak
- Beldurrezko filmak
- New Yorken girotutako filmak
- Film independenteak
- Buruko gaixotasunei buruzko filmak