[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Santiago Carrillo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Santiago Carrillo
Santiago Carrillo
Santiago Carrillo 2007an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Santiago Carrillo Solares
Jaio 1915eko urtarrilaren 18a
Gijón, Asturias (Espainia)
Hil 2012ko irailaren 18a
(97 urte)
Madrid (Espainia)

Santiago Carrillo Solares (Gijón, Asturias, Espainia, 1915eko urtarrilaren 18a - Madrid, 2012ko irailaren 18a) espainiar politikari komunista da.

Espainiako Alderdi Komunistaren buru izan zen 1960tik 1982 arte. Espainiako Gerra Zibilan parte hartu zuen eta Frankismoaren aurkako oposizioa (erbestean) eta Espainiar Transizioan pertsonaia garrantzitsua izan zen.

Biografia

Rafael Alberti eta Carrillo 1978an.

Gaztedi Sozialistako idazkari orokorra zelarik, 1934. urteko Asturiasko matxinada iraultzailean hartu zuen parte.

Alderdi Komunistako kide bihurtu zen 1936. urtean.

Gerra amaitutakoan Frantziara joan eta Espainiako Alderdi Komunista berrantolatzeaz arduratu zen.

1960. urtean Alderdiko Idazkari nagusi izendatu zuten.

Eurokomunismoa bultzatu zuen Sartaldeko Europako ezkerraren aurrerabide gisa, eta eten demokratikoa proposatu zuen frankismoa gainditzeko. Franco hil ondoren, ordea, frankismo barrutik bideraturiko trantsizioa bultzatu zuen, alderdi komunista legeztatu ondoren (1977).

Alderdi komunistak 1982ko hauteskundeetan porrot handia jasan ondoren, idazkaritza nagusia utzi zuen eta gorabehera ideologiko handien ostean, 1985ean alderditik atera behar izan zuen.

1991. urtean ideia komunistak utzi eta PSOE alderdian sartzera bultzatu zituen bere jarraitzaileak, bera kanpoan gelditu bazen ere.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Santiago Carrillo Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak