Sea Shepherd
Sea Shepherd | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen laburra | SSCS | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |
Ideologia | Ekologismoa, Beganismoa eta Ingurumenaren kontserbazioa | |
Erabiltzen du | Neptune's Navy (en) | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Egoitza nagusi | ||
Egoitza nagusi | ||
Legezko forma | karitatezko erakunde | |
Zeren jabe | MV Brigitte Bardot (en) , MY Bob Barker (en) , RV Farley Mowat (en) , MY Steve Irwin (en) , Sea Shepherd I (en) , Sea Shepherd II (en) , RV Martin Sheen (en) , MY Ocean Warrior (en) eta MV Sharpie (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1977 | |
Sortzailea | ||
webgune ofiziala |
Sea Shepherd 1977. urtean Paul Watsonek sortutako GKE bat da, itsasoa eta "bere biztanleen" defentsa duena helburu. Erakundeak mundu osoan zehar egiten du lan, herrialde guztietako boluntario eta eskifaiekin. Administratiboki, bi erakunde ezberdin gisa kontsideratu ditzakegu: alde batetik Sea Shepherd Conservation Society, Ameriketako Estatu Batuetan lan egiten duena; eta, bestetik, Sea Shepherd Global, munduko gainerako herrialdeetan lan egiten duena, eta bere basea Holandan duena; merchandisin denda eta tatuaje estudio baten barruan kokatua.
Erakunde honek metodo zuzenak erabiltzen ditu ozeanoa defendatzeko, kritika ugari jasoz arrazoi horrengatik. Hainbat itsasontzi dauzka erakundeak, bi administrazioetan banatuta daudenak misio ezberdinetan parte hartzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sea Shepherd sortu baino lehen, Paul Watsonek Earth Force Society erakundea sortu zuen, Greenpeace-etik bere metodo ez-zuzenen erabilpenaren eztabaida batzuk eta gero bota zutenean.[1] Hasieran, pertsona gutxi eta diru gabe zegoen erakundea, baina 1978an, Cleveland Amory-k, Fund for Animals erakundearen buru zena, donazio bat egin zuen lehen itsasontzia erostea ahaleratu zuena; Sea Shepherd deitu zen.
Gaur egun, Sea Shepherdek 9 ontzi nagusi dauzka, Neptune Navy izena hartzen duena.
Ontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sea Shepherd Global
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Momentu honetan Sea Shepherd Global-ek erabiltzen dituen itsasontziak hauek dira:[2]
Sea Shepherd Conservation Society
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Momentu honetan Sea Shepherd Conservation Society erabiltzen dituen itsasontziak hauek dira:[3]
Itsasontzien izen asko erakundea nolabait lagundu edo erakundearen parte izan diren pertsona famatuen izenak dira.
Operazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sea Shepherd Globalek munduan zehar momentu honetan hurrengo operazio nagusiak ditu martxan:
Op. Dolphin Bycatch
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako kostalde Atlantikoan arrasteko arrantzaren ondorioz urtero modu inzidental batean izurdeak milaka harrapatzen direla salatzea du helburu.[4]
Op. Albacore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gabon-eko gobernuarekin batera, Gabonen gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[5]
Op. Sola Stella
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liberiako gobernuarekin batera, Liberian gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[6]
Op. Jodari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tanzaniako gobernuarekin batera, Tanzanian gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[7]
Op. Guegou
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beningo gobernuarekin batera, Beninen gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[8]
Op. Vanguard
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Namibiako gobernuarekin batera, Namibian gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[9]
Op. Gambia Coastal Defense
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gambiako gobernuarekin batera, Gambian gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[10]
Op. Siracusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiako Sirakusan dagoen Plemmirio Erreserba naturalean gertatzen den legez kanpoko arrantza salatzea du helburu.[11]
Op. Siso
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mediterraneo itsasoko Eoliar uharteetatik hurbil dauden arrantza-aparejo abandonatuak uretatik ateratzea du helburu[12]. 2017. urtean zonalde horretan arrantza-sare abandonatu batean korapilatu eta hil zen kaxalotea bezala deitzen da operazio hau[13]
Telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteetan zehar, hainbat telesail eta dokumental egon dira GKE honen inguruan edo egindako lanaren inguruan. Espainian famatuena, Discovery Maxen emititutako Pirata Ekologikoak (ingelesez Whale Wars izenarekin)[14]. Serie dokumental horretan, erakundearen itsasontzi baten barruan grabatutako operazioak erakusten ziren, Japoiako baleontziekin izandako gatazkak, eta beste zenbait gertakari.
2018. urtean, Chasing the Thunder filma argitaratu zen. Film horretan, Sam Simon eta Bob Barker ontziak, 110 egunez Thunder arrantza-ontzia hiru itsaso eta 10.000 itsas miliatan zehar jazarri zuten[15]. Azkenean, kapitainak bere ontzia urperatu egin zuen frogak suntsitzeko ahaleginetan. Interpolek bilatzen zuen ontzi bat zen Thunder, eta film honetan lortutako frogei esker, Guardia Zibilak ontziaren armadoreak atxilotu egin zituen 2016. urtean.[16][17]
Beste dokumental ugari atera dira urteetan zehar: Captain Watson (2019): Watson kapitainaren bizitza eta ozeanoaren defentsaren aldeko borroka errepasatzen ditu[18]. Sea of Shadows (2019): Cortes itsasoan drogako kartelen eraginez Vaquita espeziea nola galzorian dagoen, eta hori saihesteko egiten ari diren esfortzuak[19].
Argitaratutako azken dokumentala 2021. urteko martxoan izan da: Seaspiracy deitua, arrantza industrialaren alde ezezaguna eta bere ondorioak erakusten ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Greenpeace fights sea battle with rival anti-whaling ship» the Guardian 2006-01-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Nuestra Flota» Sea Shepherd Spain (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) «Our Fleet» Sea Shepherd Conservation Society 2021-03-22 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Dolphin Bycatch» Sea Shepherd Spain (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Albacore» Sea Shepherd Spain (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sola Stella» Sea Shepherd Spain (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jodari» Sea Shepherd Spain (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sea Shepherd, Eco-Benin y el gobierno de Benin lanzan la Operación Guegou» Sea Shepherd Spain 2019-05-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sea Shepherd se asocia con Namibia para combatir los delitos pesqueros» Sea Shepherd Spain 2019-07-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lanzamos nueva campaña en Gambia con dos arrastreros detenidos» Sea Shepherd Spain 2019-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Siracusa» Sea Shepherd Spain (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Siso» Sea Shepherd Spain (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sea Shepherd retira 75 FADS ilegales en el Mediterráneo - Europa Azul. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ "PIRATAS ECOLÓGICOS" Promo DISCOVERY MAX. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) CHASING THE THUNDER – Ocean Film Tour. (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Detenidos por pesca ilegal en la Antártida cuatro miembros de Vidal Armadores» La Voz de Galicia 2016-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Prisión bajo fianza de 100.000 euros para los seis detenidos en Galicia por la pesca ilegal en la Antártida» La Voz de Galicia 2016-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-04-11).
- ↑ Chilcott, Lesley. (2019-11-08). Watson. Participant, Real by Fake, Terra Mater Factual Studios (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).
- ↑ (Ingelesez) Sea of Shadows. (Noiz kontsultatua: 2021-04-09).