[go: nahoru, domu]

Edukira joan

The Boys from Brazil (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskaldunaa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:39, 18 urtarrila 2015

The Boys from Brazil (euskaraz Brasilgo Mutikoak) 1978ko Franklin J. Schaffner estatubatuar zinema zuzendariaren zieentzia-fikziozko drama filma bat da. Ira Levin idazlearen izenburu berdineko The Boys from Brazil eleberrian oinarritua dago. Bertan, Gregory Peck, Laurence Olivier eta James Mason aktoreek antzeztu zuten.

Filmak 3 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Laurence Olivier), Muntatze onenaren Oscar Saria (Robert E. Swink) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Jerry Goldsmith). Drama aktore onenaren Urrezko Globo Sariaren izendapena ere jaso zuen (Gregory Peck).

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Josef Mengelek (Gregory Peck) Adolf Hitleren 94 kopia klonatu eta haur jaio berri bakoitzak Hitleren haurtzaroko bizipen berdinak izan ditzan saiatuko da, modu horretan harien psikean eragin eta Nazien Errejimena berrezarriko duen Hitler berria sortzeko asmoz.

Ezra Lieberman (Laurence Olivier) judutar nazi-ehiztari zaharrak Mengeleren asmoak argitara atera eta zapuztea helburu izango du.

Aktoreak

Kanpo loturak