Tonga Plaka
Itxura
Tonga Plaka mikroplaka tektoniko bat da. Bere hedadura 0,00625 estereorradianekoa da. Orohar, Australiar Plakarekin lotua dago.
Ozeano Barearen mendebaldean dago eta Tonga uharteak hartzen ditu.
Tonga Plakak, Niuafo'ou Plaka, Australiar Plaka eta Kermadec Plaka ditu mugakide.
Aipaturiko beste plakekin dituen mugak, Tongako fosak eratzen ditu Tonga uharteen ekialdeko kostaldean.
Tonga Plaka, milioi bat urteko 9,30ºko errotazio abiaduran mugitzen da, 28º 81' ipar latitudean eta 02º 26' eki longitudean kokatutako polo baten arabera.
Izena, Tonga uharteek ematen diote.