[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Utah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Utah
State of Utah
Ereserkia: Utah, This Is the Place (en) Itzuli
Goiburua: Industry

Utahko bandera

Map_of_USA_UT.svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Salt Lake City
40°45′0″N 111°53′0″W
Azalera219.887
Ura %3,21
Punturik altuenaKing's Peak (en) Itzuli (13.528 ft)
Punturik sakonenaBeaver Dam Wash (en) Itzuli
KontinenteaIpar Amerika
MugakideakNevada, Idaho, Wyoming, Colorado, Arizona eta Mexiko Berria
Administrazioa
GobernadoreaJohn Huntsman
LegebiltzarraUtah State Legislature (en) Itzuli
Epai autoritateaUtah Supreme Court (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria3.271.616 (2020)
275.697 (2015)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Derrigorrezko eskolaratzea-18
Ekonomia
BPG nominala194.985.800.000 $ (2020)
192.519.200.000 $ (2019)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2019)
Historia
Sorrera data: 1896ko urtarrilaren 4a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
utah.gov

Utah Ameriketako Estatu Batuetako erdi-mendebaldeko estatu bat da. Hiriburua, eta hiri nagusia, Salt Lake City da.

Mugak: iparraldean, Idaho eta Wyoming; ekialdean, Colorado; mendebaldean, Nevada; hegoaldean, Arizona.

Geografia

Iparraldean, Wyoming-eko estatuarekin muga egiten duen eremuan, Uinta mendiak daude (Kings Peak, 4.114 m); Wasatch mendiak, iparraldetik hegoaldera, (Timpanogos, 3.660 m), eta mendebaldean lautada zabal bat hedatzen da, Great Basin deitua (bertan daude Aintzira Gazi Handia eta Aintzira Gazi Handiko basamortua). Gainerakoa, lurraldearen erdia baino gehiago, Colorado ibaiaren arroak hartzen du. Hegoaldean eta hego-ekialdean ere mendi handiak daude: Delano Peak (3.730 m), Mount Ellen (3.487 m) eta Mount Peale (3.989 m). Ekialdetik mendebalera Colorado, Green (aurrekoaren adarra), Price (Green ibaiaren adarra) eta Sevier dira ibai garrantzitsuenak. Lurralde lehorra da, oro har, baina hego-mendebaldeko eremuan klima tropikala da nagusi.

Biztanleria

Iparraldeko Ogden hiritik Provo hiria bitarteko lur-eremuan bizi dira biztanle gehienak. 1970-1980ko urteetan % 38 ugaldu zen biztanleria (Estatu Batuetako epe horretako batez besteko demografia-hazkundea baino hiru bider handiagoa). Biztanleen % 1 indiarrak dira, % 4 hispanoak eta gainerakoak ingeles jatorrikoak. Erlijioari dagokionez, mormoiak dira biztanleen bi herenak.

Ekonomia

Nekazaritza (garia, garagarra, artoa), meategin ustiaketa (kobrea, berilioa, urrea, zilarra, uranioa, molibdenoa, beruna, ikatza, petrolioa) eta industria (janari-industria, garraiorako tresneria, ordenagailuak, metalurgia, kimika, petrolio-findegiak) eta merkataritza dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Historia

XVIII. mendean espainiar konkistatzaileak iritsi zirenean, shoshone indiarrak bizi ziren lurraldean. 1821. urtean, Mexikoko erresumaren barne zegoen, eta 1848. urtean Estatu Batuetako kide egin zen, mormoiak bertan egokitu eta urtebetera alegia.


Geografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak