[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Volgako Bulgaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:40, 2 apirila 2011
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Volgako Bulgaria, Kamako Bulgaria edo Bolgar VIII. mendea eta XIII. mendea bitartean Volga eta Kama ibaien elkargunearen artean, gaur egungo Errusian existitu zen estatu historiko baten izena da. Gaur egun, Tatarstan eta Txuvaxia errepublikak hartzen dira bere oinordeko bezala lurralde eta etnia arloetan.

Jatorria

Volgako Bulgariari buruzko lehen eskuko iturriak oso urriak dira, bulgariar erregistroak eurak ez baitira mantendu. Informazio gehiena arabiar, pertsiar eta errusiar iturri garaikideetatik dator, indusketa arkeologikoetan lortutakoaz gain.

Volgako Bulgariaren lurraldea jatorrian ugrofinlandiar jatorriko jendeak populatu zuela uste da. Bulgariarrak toki honetara 660 inguruan iritsi ziren, Kubraten semea zen Kotrag kanak zuzendua.