Zygmunt Bauman
Zygmunt Bauman (Poznań, Polonia, 1925eko azaroaren 19an - Leeds, Erresuma Batua, 2017ko urtarrilaren 9a) jatorri judua duen soziologo, filosofo eta saio-idazlea izan zen. Bere obra, 1950eko hamarkadan hasi zena, batez ere klase sozialen, sozialismoaren, holokaustoaren, hermeneutikaren, modernitatearen, postmodernitatearen, kontsumismoaren, globalizazioaren eta pobrezia berriaren ingurukoa gaiak jorratzen ditu. "Modernitate likidoaren"[1] kontzeptua garatu zuen, eta horri dagokion terminoa sortu zuen. Alain Touraine soziologoarekin batera, 2010 urtean komunikazio eta gizarte alorrean Baumanek Asturiasko Printzesa saria jaso zuen[2] .
Familia xume baten jaio zen; nazismotik ihesean, Sobietar Batasunera joan zen eta gero berriro ere Poloniara bueltatu zen, non alderdi komunistan 3 urtez militatu zuen. Filosofia eta soziologia irakaslea izan zen Varsoviako unibertsitatean 1968. urtean Poloniara bueltatzera behartuta ikusi baino lehen; izan ere, 1968ko martxoan[3] izandako gertakizunen ostean gobernu komunistak politika antisemitak garatu zituen. Unibertsitate horretako purga gertatu eta gero, soziologia irakaslea izan zen Israel, Estatu Batuak eta Kanada bezalako herrialdeetan. 1971. urtetik Ingalaterran bizi da. Leedseko unibertsitatean irakaslea izan zen; 1990. urtetik aurrera irakasle emeritua.
Obra eta pentsamoldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zygmunt Baumanen ikerketen interesa, gizarte estratifikazioan eta langileen mugimenduetan oinarritzen da; geroago gai orokorretan interesatzen hasi zen, natura eta modernitatea esate baterako. Bere karreraren garai emankor Leedsen irakaskuntza utzi eta gero hasi zen, bere garrantzia soziologo profesionaletik harago ere handitu zenean. Hau, publikatutako liburu bati esker lortu zuen, non modernitatearen ideologiaren eta holokaustoaren arteko ustezko konexioa adierazten zuen.
Baumanen obrak 57 liburu eta 100 entsegu baino gehiago barne hartzen ditu. Gramscirengandik eragin handia nabari zaio, inoiz postulatu marxistak ez zituen ukatu. Bere 80ko hamarkadako eta 90eko hamarkadaren hasierako obrak modernitatearen eta burokraziaren, arrazionaltasun nagusiaren eta gizarte bazterketaren inguruko erlazioak analizatzen zituen. Sigmund Freuden iritziz, Europako modernitatea, eskubideen lagapena eta onurak eta segurtasuna gozatzean erosotasunaren arteko transakzio produktu bezala kontzebitzen du.
Holokaustoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburu horretako bere tesi nagusia, holokaustoa ez zela istripuz gertatutako lapsus bat izateari buruzkoa da, baizik eta gizarte modernoaren eta horrek sinesten zuen eskala handiko gizarte ingeniarian ondorio logikoa (baina saihesgarria) baizik.
Modernitatea eta post-modernitatea, modernitate solido eta likidoaren aurka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baumanen lehen obrak, gizarte hobe batentzako diseinuan oinarritzen ziren, modernitatean oinarriturik. 1970. urteetan eta 1980-ko hamarkadako hasieran, bere atentzioa gai orokor eta teorikoagoetara aldatu zen, giza zientzietan eta nola hauek gizartea lagundu ahal zuen bideratuz. Baumanen aldaketarik nabariena 1980-ko hamarkadaren amaieran gauzatu zen, hiru liburuen edizioarekin (Legisladores e intérpretes, Modernidad y Holocausto eta Modernidad y ambivalencia), non modernitatea kritikatzen zuen eta gizartearen ikuspegi post-moderno eta distopiko bat proposatzen zuen. Momentu horretatik, Baumanek hainbat liburu gehiago editatu ditu, perspektiba berri hau aztertzen egon delarik.
Nahiz eta Bauman pentsalari “post-moderno” moduan onartua izan, ez da termino horren barruan sartzen[4]; izan ere, modernitate solidoa eta modernitate likidoa bezalako kontzeptuak erabiltzen ditu txanpon bereko bi aurpegiak adierazteko.
Baumanek nahiko eztabaida sortu zituen soziologiaren barnean. Izan ere, baieztatzen zuen gizakion portaerak determinazio sozialaren edo eztabaida razionalaren bidez ezin zirela azaldu. Horren aldez banakoen berezko bultzada aurre-sozialetatik eratorria da.
1990. hamarkadaren amaieratik, Baumanek influentzia garrantzitsua izan zuen mugimendu altermundistaren gainean.
Xahututako bizitzak: modernitatea eta bere pariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]“Vidas desperdiciadas: La modernidad y sus parias” liburuan, Baumanek modernitatearen ondorioak aztertzen ditu. Ondorio moduan hondakinak uzten dituena, baina kasu honetan “giza hondakinak” dira, migrazioaren eta globalizazioaren produktuak. Biztanleriaren lekualdatzeak ezin dira bir-xurgatu eta munduaren parte desberdinentzat problema bat izaten hasi da, bereziki lehen munduko herrientzat, adibidez Estatu Batuak eta Europar Batasuna. Migrazioaren arazoa, planetaren hegemoniaren tema garrantzitsuena bihurtzen hari da. Baumanek “giza hondakinen” produkzioa modernitatearen ondorio saihestezin bat dela baieztatzen du.[5]
Besteekin elkar-bizitzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendebaldeko gizartean non-nahiko problema bat izan da besteekin nola bizi, eta Baumanek erabilitako estrategia garrantzitsuenak azaltzen ditu: bestearen bereizketa baztertuz (estrategia émica), bestearen asimilazioa “bestetzea” kenduz (gaztelaniaz, estrategia fágica) eta bestearen ikus-ezintasuna mapa mentaletik desagertzeko.
Aldaketaren soziologia: hausnarketaren soziologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bauman gizarte modernoa ulertzeko modu berri bat planteatzen duten soziologo bat da, ez bakarrik konformismo eta anti-konformismoan oinarriturik, baizik eta hirugarren bide batetik, hausnartutako soziologiaren logikatik, gizarte modernoa aldatzea helburu duena. Bauman-en hipotesiak baieztatzen du aldaketa soziala ezinbestekoa eta dinamikoa den produktua izan behar dela. Behin gizarte solidoaren ( segurtasuna, kontentzioa, baloreak) eta gizarte likidoaren (mugikortasuna, ezjakintasuna, baloreen erlatibotasuna) arteko erlazioa ulertuta ezinbestekoa da bigarren pausu bat ematea. Honetan errealitatea eraldatzea ezinbestekoa da eta aldaketa bidea, bide bakar posiblea eta beharrezkoa dela ulertu behar da; horrez gain, egokiena da, gizarteko gatazkak saihesteko eta bizi baldintzak hobetzeko 7.
Lana, kontsumismoa eta pobre berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baumanentzat “la cruzada por la ética del trabajo era la batalla por imponer el control y la subordinación. Se trataba de una lucha por el poder en todo, salvo en el nombre; una batalla para obligar a los trabajadores a aceptar, en homenaje a la ética y a la nobleza del trabajo, una vida que ni era noble ni se ajustaba a sus propios principios de moral”.[6] Lanaren etika zentzugabeko zakarkeria zen; pobreei bere pobreziaz erantzule egiten da bere lanarengatiko disposizio faltagatik, beraz, bere inmoralitate eta degradazio pertsonala (honek pekatuaren aurreko zigorra eragiten duena) dira kontsumitzailea den gizartearen lan etikaren azken zerbitzua.
Kontsumoaren estetika berrian, aberastasuna biltzen duten klaseak adoratutako objektuak izatera pasatzen dira, eta “pobre berriak” sistema kapitalistaren berrikuntzei eta kontsumoari heltzeko ezintasuna dutenak dira. Argi utzi behar da analogia hau egiten dela autoreak liburuan esaten duelako aitzinean ezgaituei diskriminatzen zietela, hau da, zaharrak zirelako, urritasun bat zutelako edo desgaitasun fisiko bat zutelako ezin zuten lan egin. Beraz pertsona hauek bere egoeraren ondorioz ezin zuten lanik egin eta horren ondorioz "moralgabeak” ziren, lana “moralitate”-aren seinale zelako. Bizitza “normal” baten plazerak lortu ahal izateko, dirua behar zen, eta pobreak gehiegizko kontsumoaren egoeraren aurrean ikusten dira, egoera horri aurre egiteko tresnarik gabe: “Nada calmará el dolor de la inferioridad evidente”.[7]
Identitatea modernitate likidoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baumanen planteamenduan, identitatearen bilaketa norbanakoaren lan eta ardura da, eta norbanakoa eraikitzeko enpresa hau errotua izan den azkena izan da. Baumanek planteatzen du, modernitate likidoan identitateak sumendien zarakar bat gogortzen balego bezala dira, berriro ere desegiten da eta uneoro formaz aldatzen dabil. Autoreak planteatzen du, zarakar hauek kanpoko aldetik egonkorrak direla dirudiela, baina subjektu beretik ikusten bada, hauskortasuna eta uneoroko urratzea agertzen dira.
Bere planteamenduen arabera, modernitate likidoan balore hetero-erreferentziatu bakarra banako bakoitzak bizitzan zehar mutazio desberdinei aurre egiteko behar den identitate malgua eta aldakorra lortzea da. Identitatea hausnartutako erantzukizun bat bezala konfiguratzen da eta gainontzekoaren autonomia eta auto-errealizazioa bilatzen du. Horrez gain uneoroko inkonklusiora bideratuta dago, modernitate berantiarren “telo” falta dela eta.
Ulertzen du, nola zoriontasuna aldatu egin den, giza generoaren banaketaren ilustratutako helburutik, nahi indibidualetara. Eta bilaketa aktibo baten, egoera egonkor izan ezean. Zoriontasuna egoera bat izan ahal bada, bakarrik izan daitekeelako atsekaitzetik eratorritako urduritasun egoera bat. Kontsumo onuretan gehiegikeria inoiz ez da nahikoa izango.
Bauman, modernitate likidoa planteatzean, norbanakoa igaro behar duen prozesu bati buruz hitz egiten du, gizarte globalean integratuta egon ahal izateko, baina identitaterik gabe, eta malgua eta aldakorra dena. Identitatea sortu, eta aldatu behar da bizitzako egoeren ondorioz. Ondorio honetara heltzen da gizarteak izan dituen aldaketa handien analisi historikoa egin eta gero, hain zuzen ere klaseen arteko borrokaren ondoren. Proletarioak eta produkzio prozesuen jabeen artean, XIX. mendearen amaieran, gizarte kolektiboen gutxitzea gertatu zen hiritartze termino berrietan indibidualitateari bide eginez. Globalizazioak eragindako aldaketa zorabiagarriek eta monopolioen inperialismo komertzialak, gobernu neoliberalekin batera, alteritatearen (mugimendu indigenak) berpiztearekin batera, feminismoarekin, ekialde ertaineko gatazka arkaikoekin, munduko populazioaren hazkunde esponentziala, IKTen garaira heldu arte da modernitate likidoaren identitate problematika gehien ikusten diren lekuak.
XVIII. mendean gizarte klase edo estraktu desberdinak desberdintzen zituen norbanako bakoitzaren pertenentzia; gaur egun, sare sozialen eta TIC-en handitzearen ondorioz, identitate globalak, aldakorrak, hauskorrak sortzen dira kontsumismoak markatzen dituen joeren arabera. Hala ere, identitate berri honek bata bestearekiko dependente bihurtzen gaitu, eta hor da esperantza aurkitzen den lekua. Humanitate terminoetan hazkunde baldintzak sortzean, komunetik abiatua talde kontzientzia sortzea bakoitzaren ongizaterako, naturarekin batera.
Gaztelaniazko bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pensando sociológicamente. Nueva Visión. Buenos Aires, 1994.
- Libertad. Madrid. Alianza. 1992. ISBN 978-84-206-0587-6
- Modernidad y ambivalencia. En: Beriain, Josetxo (comp.), Las consecuencias perversas de la modernidad. Barcelona. Anthropos. 1996.
- Legisladores e intérpretes: Sobre la modernidad, la postmodernidad y los intelectuales. Buenos Aires. Universidad Nacional de Quilmes. 1997.
- Modernidad y Holocausto. Madrid. Sequitur. 1998. ISBN 978-84-95363-24-4. 4a. ed., 2008: ISBN 978-84-95363-43-5.
- Trabajo, consumismo y nuevos pobres. Barcelona. Gedisa. 2000. ISBN 978-84-7432-750-2
- La postmodernidad y sus descontentos. Madrid. Akal. 2001. ISBN 978-84-460-1285-6
- La globalización: Consecuencias humanas. México. Fondo de Cultura Económica. 1999. (Se incluye el texto "Turistas y vagabundos" [nº IV])
- Modernidad líquida. Buenos Aires. Fondo de Cultura Económica. 1999.
- En búsqueda de la política. Buenos Aires. Fondo de Cultura Económica. 2001.
- La sociedad individualizada Madrid. Cátedra. 2001. ISBN 978-84-376-1936-1
- Comunidad. En busca de seguridad en un mundo hostil. Madrid. Siglo XXI. 2006. ISBN 978-84-323-1272-4
- La sociedad sitiada. Buenos Aires. Fondo de Cultura Económica de Argentina. 2004.
- Ética posmoderna: Sociología y política. Madrid. Siglo XXI. 2004.
- Confianza y temor en la ciudad. Barcelona. Arcadia. 2006. ISBN 978-84-934096-3-0
- Amor líquido: Acerca de la fragilidad de los vínculos humanos. ([1]). México. Fondo de Cultura Económica, 2005. ISBN 978-84-375-0588-6
- Vidas desperdiciadas: La modernidad y sus parias. Barcelona. Paidós Ibérica, 2005. ISBN 978-84-493-1671-5
- Identidad. Madrid. Losada. 2005. ISBN 978-84-96375-20-8
- Vida líquida. Barcelona. Paidós Ibérica. 2006. ISBN 978-84-493-1936-5
- Europa: Una aventura inacabada. Losada. 2006. ISBN 84-96375-32-3
- Miedo líquido: La sociedad contemporánea y sus temores. Barcelona. Paidós Ibérica, 2007. ISBN 978-84-493-1984-6
- Vida de consumo. Fondo de Cultura Económica. Madrid, 2007. ISBN 978-950-557-725-5
- Tiempos líquidos. Barcelona. Tusquets. 2007. ISBN 978-84-8383-029-1
- Arte, ¿líquido?. Madrid. Sequitur. 2007. ISBN 978-84-95363-36-7
- Archipiélago de excepciones. Buenos Aires y Madrid, Katz Barpal Editores. 2008. ISBN 978-84-96859-35-7
- Múltiples culturas, una sola humanidad. Buenos Aires/Madrid. Katz Barpal. 2008. ISBN 978-84-96859-50-0
- Los retos de la educación en la modernidad líquida. Barcelona. Gedisa. 2008. ISBN 978-84-9784-229-7
- El arte de la vida. De la vida como obra de arte. Paidós. 2009. ISBN 978-84-493-2201-3.
- El tiempo apremia (Living on Borrowd Time, 2009, Zygmunt Bauman & Citlali Rovirosa-Madrazo). Barcelona. Arcadia, 2010. ISBN 978-84-937025-8-8
- Mundo Consumo. Barcelona. Paidós. 2010. ISBN 978-84-493-2339-3
- Daños colaterales. Desigualdades sociales en la era global Fondo de Cultura Económica, 2011. ISBN 9786071608154
- 44 cartas desde el mundo líquido. Paidos Estado y Sociedad. 2011.
- Socialismo. La utopía activa. Nueva Visión. Buenos Aires, 2012.
- La cultura en el mundo de la modernidad líquida. Fondo de Cultura Económica, Buenos Aires, 2013.
- ¿La riqueza de unos pocos nos beneficia a todos?. Paidós, Barcelona, 2014.
- Ceguera moral. La pérdida de sensibilidad en la modernidad líquida. Editorial Paidós, 2015. ISBN 9788449331039.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Bauman, Zygmunt. (2003). Modernidad líquida. Fondo de Cultura Económica ISBN 950-557-513-0..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los sociólogos Touraine y Bauman, Príncipe de Asturias de Comunicación y Humanidades» El Pais 2010-05-27 (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barlinska, Izabela. (2006). La sociedad civil en Polonia y "Solidaridad". Centro de Investigaciones Sociológicas, 81-85 or. ISBN 84-7476-408-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Aragües, Juan Manuel. (2012). Perspectivas: una aproximación al pensamiento ético y político contemporáneo. Prensas Universitarias de Zaragoza, 46 or. ISBN 978-84-15538-21-9..
- ↑ Bauman, Zygmunt. (2016). [www.elviejotopo.com «La crisis de los refugiados es la crisis de la humanidad»] El viejo topo ISSN 0210-2706. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Bauman, Zygmunt. (2000). Trabajo, consumismo y nuevos pobres. Gedisa, 21 or. ISBN 84-7432-750-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bauman, Zygmunt. (2000). Trabajo, consumismo y nuevos pobres. Gedisa, 67 or. ISBN 84-7432-750-4..