[go: nahoru, domu]

Edukira joan

2028ko Udako Olinpiar Jokoak

Wikipedia, Entziklopedia askea


2028ko Udako Olinpiar Jokoak
LeloaFollow the Sun, Lean an Ghrian eta Follow the Sun
MotaUdako Olinpiar Jokoak
Data2028
Edizio zenbakia34
2024
2032
KokalekuLos Angeles
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Osatuta

Webgunela28.org
Facebook: la2028 Twitter: LA28 Instagram: la28games LinkedIn: la-2028 Youtube: UC-0HoUCfNT_13tkuxvtdnyA Edit the value on Wikidata

2028ko Udako Olinpiar Jokoak[1], ofizialki XXXIV Olinpiadako Jokoak bezala ezagutuak, 2028an Los Angeles hirian ospatuko diren Olinpiar Jokoak izango dira, Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (ingelesez IOC) usadioa jarraituz antolatuko dituen nazioarteko kirol ospakizuna. Era berean Joko Paralinpikoak ere hiri eta batzorde berdinek antolatuko dituzte. Hirugarren aldia izango da jokoak Los Angelesen ospatzen direla, 1932an eta 1984an ere han izan baitziren.

Jokoak 2028ko uztailaren 21etik abuztuaren 6ra izango dira.

Hautaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles, Parisekin batera 2024ko jokoak antolatzeko hautagai bakarrak ziren. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak ezohikoz 2024ko eta 2028ko jokoen antolatzaileak aldi berean hautatzeko proposamena egin zuen 2017an. Proposamen hau onartutakoan, Paris 2024ko jokoetarako hobesten zutela ulertuta, Los Angelesek 2028ko jokoak antolatzeko akordioa egin zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordearekin, Paris 2024ko jokoetarako hautagai bakar bezala utziz.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beisbol/sofbola, kriketa eta lacrosse-a olinpiar kirol bezala berreskuratuko dira, eta flag futbolak (flag football) eta squashak lehen agerraldia egingo dute. Bestalde, breakdancinga ez da programan egongo, eta boxeoa programatik atera dute oraingoz (2023ko urria), azken erabakiaren zain.

Aurreikusitako egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles erdialdeko kirol parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los Angeles Memorial Coliseum: irekiera eta itxiera ekitaldiak, atletismoa
  • Figueroa Street: zaleen gunea
  • BMO Stadium: futbola, atletismoa
  • LA84 Foundation/John C. Argue Swim Stadium: jauziak
  • Galen Center: badmintona
  • Los Angeles Convention Center: boxeoa, eskrima, taekwondoa, mahai-tenisa
  • Crypto.com Arena: gimnastika
  • Peacock Theater: halterofilia
  • Grand Park: atletismoa (maratoia, ibilketa), txirrindularitza (errepidea)
  • University Village (Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea): prentsa eta hedabideak

San Fernando bailarako kirol parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sepulveda Basin Park: arkua, txirrindularitza (BMX), skateboardinga

South Bay-ko kirol parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Dignity Health Sports Park: zazpiko errugbia, pentatloi garaikidea, tenisa, belar hockeya
  • VELO Sports Center: txirrindularitza (pista)

Long Beach-eko kirol parkea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Long Beacheko itsasertza: triatloia, igeriketa (ur irekiak, artistikoa)
  • Long Beach Arena: eskubaloia
  • Belmont Veterans Memorial Pier: bela
  • Long Beach Marine Stadium: arraunketa, kanoa (sprint)

Westside[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalifornia hegoaldeko egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Galway Downs: hipika
  • Rose Bowl: futbola
  • Frank G. Bonelli Regional Park: txirrindularitza (mendiko bizikleta)
  • Honda Center: boleibola (aretoa)
  • NBC Universal Studio Lot: prentsa eta hedabideak

Kaliforniatik kanpo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Futbol egoitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aukeratzeke

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]