Anayet
Itxura
Anayet | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.545 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°48′N 0°30′W / 42.8°N 0.5°W |
Mendikatea | Pirinioak |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Aragoi |
Probintzia | Huescako probintzia |
Anayet Erdialdeko Pirinioetako mendi bat da. Hain zuzen ere, Espainiako Aragoi autonomia erkidegoaren iparraldean dago, Frantziako muga eta Midi d'Ossau menditik oso hurbil.
Mendi horren magalean izen bereko Anayeteko iboiak daude. Anayet mendiaren albotik Pirinioak alderik-alde zeharkatzen dituen GR 11 bidea igarotzen da.
Itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdizka erautsi zen sumendi baten hondakina da, haren tximiniarena, zehazki; Midi d'Ossau mendiaren nolabaiteko antza du. Anayeteko mendilerro gehiena sumendiz osatutako galdara zahar baten hondakinak direla uste da.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Anayeteko iboiak eta Anayet mendia.
-
Gauez.
-
Elurrez estalia.
-
GR 11 bidea Anayet mendiaren itzalpena.