[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Alkimistak fosforoa aurkituz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alkimistak fosforoa aurkituz
Jatorria
Sortzailea(k)Joseph Wright Derbykoa
Sorrera-urtea1771
IzenburuaThe Alchymist, in Search of the Philosopher's Stone, Discovers Phosphorus, and prays for the successful Conclusion of his operation, as was the custom of the Ancient Chymical Astrologers eta The Alchymist
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak127 (altuera) × 101,6 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaDerby Museum and Art Gallery
BildumaDerby Museum and Art Gallery
Inbentarioa1883-152

Alkimistak fosforoa aurkituz (ingelesez: The Alchemist Discovering Phosphorus) Joseph Wright of Derbyren margolariaren lana da. Margolana 1771n bukatu zuen arren, 1795ean ukitu batzuek egin zizkion.[1] Obrak erakusten duen misterioa haren salmentarako oztopoa izan zen.

Izenburu osoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanaren benetako izenburua askoz luzeagoa da: The Alchymist, in Search of the Philosopher's Stone, Discovers Phosphorus, and prays for the successful Conclusion of his operation, as was the custom of the Ancient Chymical Astrologers, hots, Alkimistak, harri filosofalaren bila, fosforoa aurkitu du eta, antzinako astrologo alkimisten artean ohikoa zen bezala, bere lanaren amaiera arrakastatsuaren alde otoitz egiten du.

Joseph Wright (1734) Thomas Hudson margolariaren ikaslea izan zen. Hasiera batean erretratuak egin zituen baina, ondoren, estiloa aldatu zuen, pertsonaiekin egindako margolanak egiteko. Lan horietan argi-ilunek garrantzi handia zuten, baita argi artifizialak ere; horri esker, Industria Iraultzaren margolari nagusietariko bat izan zen.

Lan horretan, dirudienez, XVII. mendeko alkimista batengan inspiratu zen, Hamburgoko Hennig Brandengan, alegia. Brandek, harri filosofala aurkitzeko, gernu kantitate handiak lurrundu zituen, ondoren hondarrak kiskaltzeko; horrela substantzia zuri eta distiratsu bat lortu zuen. Substantzia hori gero "fosforo" izenaz ezagutu zen eta elementu kimiko gisa sailkatu.[2]

Wrightek ez zuen XVII. mendeko giroa azaldu, Erdi Arokoa baizik; hori arku gotikoetan eta leihoetan ikusten da, eliza batean balitz bezala. Nolabait Erromantizismoko ikuspegia jasotzen du. Alkimista belauniko dago, besoak zabalik, itxura erlijioso batekin; horrelako jarrerak, adibidez, Grekoaren margolanetan aurki ditzakegu.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]