[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Begoña Pro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begoña Pro

(2014)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBegoña Pro Uriarte
JaiotzaIruñea1971ko uztailaren 16a (53 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria eta eleberrigilea

Twitter: bprouriarte Edit the value on Wikidata

Maria Begoña Pro Uriarte (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1971ko uztailaren 16a) nafar kazetari eta idazlea da.

Nafarroako Unibertsitatean kazetaritza ikasi ondoren, Diario de Navarran lan egin du.[1]

La bordadora de melodías eleberria (2022) emakume baten ikuspuntu batetik idatzita dago, Gracia de Cascante pertsonaia errealetik.[2]

Maria Begoña bigarren mailako ikasketak amaituta, Nafarroako Unibertsitatean matrikulatu zen Informazioaren Zientzietako karrera egiteko, eta 1994. urtean lizentziatu zen. Ondoren, Diseinu Grafikoa eta Multimedia ikasi zuen. Hala ere, idazteko bokazio handiarekin, idazle gisa ezagunagoa da.[1] Historia, literatura eta antzerkia ditu gustuko.[3] Txikitan eta gero ere uda asko pasatu izan ditu Nafarroako Obanos herrixkan, familia-loturarik ez badu ere.[4]

2012. urtean argitaratu zuen bere lehen lana, “El anillo del leal” izenekoa. Eleberri historikoa da, XII. mendeko Nafarroan girotua.[1] Hurrengo urtearen amaieran, 2013. urtean, “Pirata vos, pirata ella” izeneko kontakizuna argitaratu zuen, eta, horrekin, lehen saria irabazi zuen, Gazteluko Nazioarteko Ipuin Lehiaketa irabazi baitzuen.

2014. urtearen erdialdean beste kontakizun bat argitaratu zuen, “Roncal el Salteador "Pedro Navarro, el conde de Oliveto” izenekoa, pertsonaia horren bizitzaren zati bat . Lan hori narrazioen bilduma batean argitaratu zen, eta “Antología. Narrativa vasca actual”, Pamiela argitaletxeak eta Diario de Noticias taldeak argitaratua.

2015eko urtarrilean “Las fauces de hielo” argitaratu zuen, eta harekin irabazi zuen Beldurrezko eta Fantasiazko Mikrorrelatoen II. Walskium Lehiaketa.

A pie de la muralla lehen fantasia-liburua 2010ean amaituta eduki arren, ez zuen argitaratu 2018 arte. Aner protagonista 'talanta' arrazakoa da, gurearen antzekoa, sentimentuduna. Anerrek kultura-talka bizi du, sentimentuak baztertu eta energia kontrolatzen duen 'benelatus' izeneko arrazarekin bizi behar duenean.

2012tik 2016ra La chanson de los Infanzones lau liburuk osatzen duten saga historikoa argitaratu zuen: 'El anillo del leal’ (2012), ‘Las cadenas del reino’ (2015), ‘La dama del velo y el laurel’ (2016) eta ‘Las cartas codificadas’[5] lanetan XIII. mendeko Nafarroan Obanosko Infantzoien Biltzarrak sortutako lehen gizonen bizipenak kontatzen dira.

2022an La bordadora de melodías idatzi zuen emakume baten ikuspuntutik, Gracia Sánchez de Cascanterenetik.

Begoña Prok bestalde, kazetari gisa, Diario de Navarran lan egin du. Gainera, diseinatzailea ere bada. Arlo horretan irakasle lanetan aritu da eta, gainera, hainbat liburu eta aldizkari maketatzeaz arduratu da.[1]

La bordadora de melodías/ Melodien bordadorea (2022)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Begoña Pro idazle nafarraren nobela, emakume baten begiradatik eginda dago: Gracia Sánchez de Cascante.[2] XIV. mendearen hasierako Nafarroa Koroa Frantsesarekin lotu du. Emakume hori zenbait idazkitan aipatu izan dute, baina zeharka. Pertsonaia erreal horrek sendotasuna eman dio eleberriari, Erdi Aroko Nafarroako historiaren zati bat islatzen baitu, sentimenduz, maitasunez eta abenturaz betetako argumentu batean.[4]

Nafar idazleak dioenez:

"Nafarroan, emakumeek bi aldiz uka zezaketen senar gisa proposatzen zieten hautagaia. Eta hirugarren aldiz ukatzen bazuten, dota galtzen zuten, eta horrek zaildu egiten zuen ezkontzea."[4]

Istorioa oso lotuta dago Irulegiko gazteluarekin, berreraiki eta bisita daitekeen gazteluarekin, eta, bide batez, Graciaren historiarekin lotzen da.[4]

La chanson de los Infanzones saga historikoa (2012-2016):

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.‘El anillo del leal’ (2012)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2.‘Las cadenas del reino’ (2015)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

3.‘La dama del velo y el laurel’ (2016)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4.‘Las cartas codificadas’[5] (2016)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatutako 4 liburuek osatzen duten saga horretan , XIII. mendeko Nafarroan Obanosko Infantzoien Biltzarrak sortutako lehen gizonen bizipenak kontatzen dira, García Almoravid eta Miguel de Grez-en bidez, dena justiziaren eta familiaren alde sakrifikatzeko gai diren gizonezkoak.[5]

Gertaera 1211 eta 1212an gertatzen da, Navas de Tolosan eta gero Marrakexen, non inperio almohade dekadente eta arriskutsu batekin topo egin duten. Nobela historikoa aprobetxatu du beti kontatu nahi izan duena kontatzeko, Obanosko Infantzoien Biltzarren espiritua eta sorrera, Erdi Aroan eta Europako beste edozein tokitan ezezaguna zena. Espiritu horrekin sortu ziren Infantzoien Biltzarrak boteretsuen gehiegikerietatik defendatzeko eta Xanpainako erregeak eta Kapetoak iritsi zirenean, Nafarroako Foru, ohiturak eta legeak defendatzeko. Begoña Prori beti egin izan zaio deigarria zergatik osatu ziren, espiritu hori, nola sortu ziren eta nola izango ziren Batzar horietako kide izan ziren gizakiak.[6]

La trovera del Runa (2015)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei kontakizun dira, Runa ibaiaren ertzean eta emakume trobera baten begietatik kontatuta, 1118ra kokatzen da, eta 1428 arteko bidaia bat egiten du. Alfonso I Batallador, Berenguela Sánchez, Ricardo Corazón de León, Blanca Sánchez, Thibaut III de Champaña kondea, García Ferrández apezpikua, Sancho VII el Fuerte, Thibaut I de León, Thibaut Navarra edo Belle Saguesse, besteak beste.

Runa troberak Danimarka, Chartres, Le Mans, Tutera, Toulouse, Gorriti, Neauphle-’le-­-château, Leguín, Obanos, Troyes edo Eunate bezalako lekuetatik igaro zen Erdi Aroan Nafarroako erresumari lotuta egon ziren pertsonaiak ezagutzeko aukera ematen du.[7]

Roncal el Salteador (2014)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pedro Nafarra, Olivetoko kondearen bizitzaren zati bat da.

  • 2013. urtean, Gazteluko Nazioarteko Ipuin Lehiaketan lehen saria irabazi zuen “Pirata vos, pirata ella” kontakizunarekin.
  • 2015. urtean, Beldurrezko eta Fantasiazko Mikrorrelatoen II. Walskium Lehiaketa irabazi zuen “Las fauces de hielo” lanarekin.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d «Begoña Pro Urriarte - Biografía de Begoña Pro Urriarte» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Begoña Pro nos lleva a la Navarra del siglo XIV con Gracia Sánchez de Cascante» EITB 2022-07-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  3. (Gaztelaniaz) Larrasoaña, Iranzu. (2018-06-22). «"Al pie de la muralla", primera novela fantástica de Begoña Pro» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  4. a b c d (Gaztelaniaz) «Begoña Pro nos lleva a la Navarra del siglo XIV con Gracia Sánchez de Cascante» EITB 2022-07-15 (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  5. a b c (Gaztelaniaz) «LAS CARTAS CODIFICADAS. LA CHANSON DE LOS INFANZONES IV» www.popularlibros.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  6. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Begoña Pro: "Las Juntas de Infanzones de Obanos son algo inédito en la Edad Media"» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).
  7. LA TROVERA DEL RUNA - MARIA BEGOÑA PRO URIARTE - 9788476818992. (Noiz kontsultatua: 2022-07-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]