Goierriko Hitza
Itxura
Goierriko Hitza: eskualde osoan banatua | |
---|---|
Mota | tokiko albisteak |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara |
Argitaratze lekua | Beasain |
Kolorea | koloretan |
Argitaletxea | Goierriko Hedabideak |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Goierri eta Urola Garaia |
Salneurria | 77€ urteko harpidetza[1] |
goierrikohitza.eus |
Goierriko Hitza 2004ko urriaren 4an sortu zen euskara hutsezko egunkaria da, 8 orrikoa asteartetik ostegunera, eta 16 orrikoa ostiraletan.[2] 0 zenbakia 2004ko irailaren 11n atera zen.[3] Goierri eskualdea osatzen duten 18 udalerrietako albisteak biltzen ditu, bai eta Urola Garaia (Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga) eskualdekoak ere: hau da, Goierriko euskarak hartu edota eragina duen ia eremu osokoak.
Beasainen daukate egoitza nagusia. Zuzendaria Aimar Maiz da.[4]
2010ean webgune bat abiatu zuten. Sare sozialak ere erabiltzen dituzte, hala nola Facebook, Twitter, Instagram eta YouTube.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://goierri.hitza.info/harpidetza/
- ↑ «Goierriko Hitza» 2021 publizitate tarifak: 5. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ «Goierriko hitza : eskualde osoan banatua» Fundación Sancho el Sabio jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2014-05-13) (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).
- ↑ a b Madinabeitia, Tere. «Adinez nagusiak gara» Goierriko Hitza 2022-10-05 (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).