Garraio geruza
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Garraio-geruza komunikazioari zuzendutako protokoloen (datuen transmisioari zuzenduta) eta aplikazioei zuzendutako protokoloen (datuen prozesuari zuzenduta) arteko bitarteko maila da. Sare- (3.maila) eta saio-geruzen (5.maila) artean kokatzen da.
Maila honetako zerbitzuen lana saio-mailako entitateen arteko datu-transferentzia fidagarria, eraginkorra, merkea eta gardena lortzea da. Gardentzat zera adierazi nahi dugu, saio-geruzako entitateek ez dute izan behar transferentzia lortzeko azpiko geruzek egiten dutenaren berri.
Garraio-geruza da datuen garraioa burutzen duen geruza. Datu horiek mezuetan antolatzen dira, eta komunikazioa igorletik hartzailera ahalbidetu behar da une horretan erabiltzen ari diren sare fisikoren ezaugarriak zeintzuk diren kontuan hartu gabe. Azpiko geruzetan egon daitezkeen sare teknologia ezberdinak goiko sareetatik isolatzea bere eginkizunetan dago.
Garraio-mailak, saio-mailaren datuak (fitxategiak) mezuetan zatikatzen ditu. Mezuak hartzailera ailegatu diren ere egiaztatzen ditu. Hartzaileak informazioa zuzen jasotzen duela ziurtatu behar du geruza honek, zuzen ez badira heltzen birbidaltzeko. Sare-mailak informazio guztia ez du batera bidaltzen, paketetan zatituta baizik. Horregatik garraio-maila, paketeak hurrenkera egokian, errepikatu gabe eta errorik gabe hartzaileari heltzeaz arduratu behar da.
Maila honek muturrik muturreko konexioa bermatzen du. Konexioak ezartzeaz, kontrolatzeaz eta askatzeaz arduratzen da.
Geruza honetako konexio zerbitzuez hornitzen da saio-geruza. Zerbitzu hauek, erabilitako komunikazio motaren araberakoak izango dira. Adibidez, komunikazioa konfiguratu daiteke paketeak bidali ziren ordena berean emateko, errorerik gabeko muturretik muturreko komunikazioa ziurtatzeko, edo bidalketa ordena kontutan hartu gabe egiteko. Hasi baino lehenago, bi modu horietariko bat ezarri beharko da, igorleak paketeak bidal ditzan. Zerbitzu mota hori izango da garraio mailak eskaini behar diona saio-geruzari komunikazio saioa bukatu arte.
Funtzionamendu hau aztertuta ondorioztatzen da garraio-geruzak ez duela horrenbeste lotura beheko geruzekin, baizik eta eman beharreko zerbitzua ezartzen duela, saio batek komunikazioa ezarri nahi duen bakoitzean. Beste geruzek bezala ,geruza fisikoa izan ezik, garraio-geruzak ematen dituen zerbitzuak, paketeri gehitzen zaion goiburuan kodetzen da.
Garraio-geruzaren zerbitzuak:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Garraio konexio bat ezarri behar du, bitarteko nodoak axola gabe (azken hau sare-mailak egiten du)
- Mezuak transmititu, erroreak detektatu eta beharrezkoa izan ezkero birbidali (muturretik muturrera)
- Garraio konexioaren kudeaketa (ezarpena,askapena eta mantenua)
- Zerbitzuaren kalitatea QoS (quality of service, zerbitzuaren kalitatea) kontrolatu
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.
- Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed 2003), Prentice Hall.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
OSI eredua | ||
---|---|---|
Aplikazio geruza • Aurkezpen geruza • Saio geruza • Garraio geruza • Sare geruza • Lotura geruza • Geruza fisikoa |