[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Dibentzoilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dibentzoilo
Formula kimikoaC14H10O2
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioakarbono, oxigeno eta hidrogeno
AurkitzaileaAuguste Laurent (mul) Itzuli
Motaphenyl compound (en) Itzuli, polycyclic compound (en) Itzuli, α-diketone (en) Itzuli eta aromatic ketone (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua95 °C
94,86 °C
Irakite-puntua347 °C (101,325 kPa)
Masa molekularra210,068 Da
Arriskuak
NFPA 704
1
2
0
Identifikatzaileak
InChlKeyWURBFLDFSFBTLW-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia134-81-6
ChemSpider8329
PubChem8651
Reaxys608047
Gmelin51507
ChEMBLCHEMBL189886
ZVG37790
EC zenbakia205-157-0
ECHA100.004.689
Human Metabolome DatabaseHMDB0248990
UNIIS85X61172J
KEGGC20226

Dibentzoiloa edo 1,2-difeniletano-1,2-zetona konposatu organikoa da (C6H5CO)2 formulakoa eta dizetonen familiakoa. Sarri (PhCO)2 modu laburtuan adierazten da. Polimeroen kimikan fotohasarazle moduan usatzen da[1][2].

Dibentzoilo gehiena erradikal askeen bidez polimero-sareak eratzeko baliatzen da. Argi ultramoreak dibentzoiloa deskonposatzen du eta sortutako erradikal askeek polimero-kateen artean sakabanatzen dira saretzea eraginez.

Dibentzoiloa giza karboxilesterasa entzimen inhibitzailea ahaltsua da, zeintzuk karboxilesterren eta klinikoki erabiltzen diren botika askoren hidrolisian parte hartzen duten[3].

Sintesi organikoan ere balliatzen da. Adibidez, aminekin kondentsatzen da diimina-estekatzaileak emanez. Dibentzoiloa katalisi basikoaren bidez azido bentziliko bihurtzen da, zein fentoina botika prestatzeko usatzen den.

Dibentzoiloa prestatzeko bentzoina kobre(II) azetatoarekin erreakzionarazten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Siegel, Hardo; Eggersdorfer, Manfred. (2000). «Ketones» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd)  doi:10.1002/14356007.a15_077. ISBN 978-3-527-30673-2. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
  2. Liska, Robert. (2011). «Industrial Photoinitiators: A Technical Guide. by W. Arthur Green.» ChemPhysChem 12 (7): 1389–1389.  doi:10.1002/cphc.201000542. ISSN 1439-7641. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).
  3. Wadkins, Randy M.; Hyatt, Janice L.; Wei, Xin; Yoon, Kyoung Jin P.; Wierdl, Monika; Edwards, Carol C.; Morton, Christopher L.; Obenauer, John C. et al.. (2005-04-21). «Identification and characterization of novel benzil (diphenylethane-1,2-dione) analogues as inhibitors of mammalian carboxylesterases» Journal of Medicinal Chemistry 48 (8): 2906–2915.  doi:10.1021/jm049011j. ISSN 0022-2623. PMID 15828829. (Noiz kontsultatua: 2021-12-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]