[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa
የኢትዮጵያ ሕዝባዊ ዲሞክራሲያዊ ሪፐብሊክ
1987 – 1991
Errepublika sozialista
Dergeko bandera

Dergeko armarria

Geografia
HiriburuaAddis Abeba
Historia
1987ko konstituzioa1987
Etiopiako Gerra Zibila1991
Aurrekoa
Derg
Ondorengoak
Etiopiako Errepublika Demokratiko Federala
Eritrea

Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa (EHED, ingelerako siglak: PDRE; amhareraz: የኢትዮጵያ ሕዝባዊ ዲሞክራሲያዊ ሪፐብሊክ) Etiopiaren izen ofiziala izan zen 1987tik 1991ra, Mengistu Haile Mariamen Etiopiako Langileen Alderdiak gobernu komunista ezarri ondoren. Sorrerak Dergaren deuseztea ekarri zuen eta berarekin batera aurretik zegoen diktadura militarra. Alderdi bakarreko gobernua osatu zen, orduan, nahiz eta lehengo Derg horretako 6 ministrok euren postuak mantendu zituzten.

EHED ofizialki 1987ko otsailaren 22an sortu zen, 1987ko konstituzioa onartu eta hiru astetara, nahiz eta Derga boterean mantendu zen irailerarte, ekainaren 14an Shengoko kideak bozkatzeko hauteskundeak baino denbora nahiko gehiago.

EHEDaren bizitza motza izan zen, baina denbora horretan Eritreako independentisten erasoak jaso zituen, baita Tigrayren Askapenerako Herri Frontearenak ere.

1991ko maiatzean desagertu zen, Mengistuk alde egin eta Etiopiako Herritar Fronte Demokratiko Iraultzailea Addis Abebara sartu zenean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]