Fata Morgana
Itxura
Fata Morgana jatorrian, Messinako itsasartean sarri ikusi izandako ispilatze anizkoitzen fenomenoa da, ustez Morgana izeneko maitagarriaren (italieraz: fata) azti-lana; gerora, aurreikus ezin daitekeen edozein ispilatze anizkoitza da.[1] Ispilatze edo ilusio optiko hau tenperatura alderantzikatzearen ondorio da. Zeruertzean dauden objektuek, hala nola uharteek, itsaslabarrek, itsasontziek edo izotz-tenpanoek, itxura luzea eta handia hartzen dute, "maitagarrien ipuineko gazteluen" antzekoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2017]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |