Frantzisko Etxebeste
Frantzisko Etxebeste | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1683ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1753ko urriaren 20a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Gradua | jeneral |
Frantzisko Etxebeste (Aginaga (Usurbil)[1], 1683ko azaroaren 20a - Mexiko Hiria, 1753ko urriaren 20a) gipuzkoar militar eta merkataria izan zen, Mexikon eta Filipinetan ibili zena. Jeronimo Etxebeste eta Maria Ana Abaliaren semea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizitzari buruzko datu gutxi batzuk besterik ez daude. Militarra izan zen, eta horrela Espainia Berrira (Mexikora) iritsi zen erregeren galeoien jeneral postuan, eta handik Filipinetaraino joan zen.
Ondoren Mexikon Casa Echeveste sortu zuen bere kontutik, merkataritza lanak egin ahal izateko ekialdearekin.
Horretaz aparte hainbat kargu izan zituen bertako administrazioan, epaitegietan, eginkizun militarretan, etab.
Eragindako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cofradia de nuestra señora de Aranzazu (Arantzazuko Ama Birjinaren kofradiakoa) izan zen, bertan, Mexikon, 1681ean sortua. Kofradia honetan parte hartzen zuten bertan bizi ziren euskaldunak, eta bere helburua karitatezko lanak egitea zen.
Horien lanik aipagarriena Vizcainas ikastetxea Colegio de las vizcaínas, bertako emakumeen hezkuntza garatzeko eta bultzatzeko sortutako eskola. 1732an sortua. Hasieran neska umezurtz eta alargunentzat bazan ere, gaur egun eskola arrunta da. Hau izan da garai kolonialetik etengabe zabalik egon den instituzioa.
Hil eta gero, utzitako diruekin egin ahal izan ziren bi lan Usurbilen. Lehenengoa Usurbilgo Salbatore elizaren dorrea eraiki, eta bigarrena Aginagako San Frantzisko Asiskoaren ermita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vicente, Luis Lerchundi. (2009). «Los Achega de Usúrbil en el siglo XVI» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 65 (2): 599–665. ISSN 0211-111X. (Noiz kontsultatua: 2022-05-21).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El patronazgo del general Francisco de Echeveste. Arretxea, Larraitz; Lertxundi, Mikel.
- Ondare: cuadernos de artes plasticas y monumentales. BIBLID [1137-4403 (2000), 19; 269-276. Euskomedia.org