Frida Kahlo museoa
Frida Kahlo museoa | |
---|---|
Museo de Frida Kahlo | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Mexiko |
Federative entity of Mexico | Mexiko Hiria |
Territorial demarcation of Mexico City | Coyoacán |
Koordenatuak | 19°21′18″N 99°09′46″W / 19.355031°N 99.162844°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1958ko uztaila |
Inaugurazioa | 1904 |
Izenaren jatorria | Frida Kahlo |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Frida Kahlo Juan O'Gormann (en) |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa |
Azalera | 2.620 m² |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Londres 247 |
Telefonoa | tel:+52 55 5554 5999 |
Webgune ofiziala | |
Frida Kahlo museoa Frida Kahlo artista mexikarraren kultur esparrurik adierazgarriena da, baita bere ondare artistiko eta kontzeptualaren zati garrantzitsu baten edukiontzia ere. Mexiko Hiriko auzo tradizional eta ederrenetako bat den Coyoacán Alkatetzaren Karmengo Kolonian dagoen museo-etxea da. Casa Azul (Etxe Urdina) ere esaten zaio, eta inguruko museorik jendetsuenetakoa da. Eraikinak mota askotako piezen bilduma bat erakusten du; Kahlo familiarena izan zen 1904tik aurrera. Margolaria hil eta lau urtera, 1958ko uztailean, ateak ireki zizkion publikoari museo-etxe gisa.
Etxe Urdinean bizi izan zen Frida Kahlo (1907-1954) bere bizitzaren zatirik handiena; hasieran, familiarekin batera, eta urte batzuk geroago, Diego Riverarekin (1886-1957). XX. mendearen lehen erdiko giro artistiko eta intelektualeko pertsonaiak, mexikarrak zein atzerritarrak, egoitzan hartu zuten ostatu, artista bikote liluragarriak erakarrita.[1]
Etxearen eraikuntzan hainbat pertsonalitatek hartu zuten parte, besteak beste, Juan O'Gorman margolari eta arkitekto funtzionalistak, Diegoren eta Kahloren lagun handiak. 1958ko uztailean inauguratu zenetik, Etxe Urdinean eta lorategietan bi artisten objektu pertsonalak eta pinturak, herri-artea, koloniaurreko eskulturak, argazkiak, dokumentuak, liburuak eta altzariak daude ikusgai, Fridak sortzeko inspirazio-iturri izan zuen giroa berreskuratzeko.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Museoaren sarrera.
-
Patioa.
-
Frida museoa.
-
Fridaren soinekoak.
-
Frida Kahloren mesanotxea.
-
Jantokia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Museoaren webgune ofiziala.
- Irudiak Google Arts webgunean.