[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Fundazio (erakundea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea izateagatik bereizten den pertsona juridiko mota bat da. Fundazioak, sortzaileek emandako ondare propioa izanik, bere xede sozialean aurreikusitako helburuak lortu behar ditu, baina bere ondarea ere zaindu behar du, helburuak lortzeko bitarteko gisa. Fundazioen gobernu-organoari babesletza deitzen zaio.

Fundazioaren helburuak irabazi-asmorik gabekoa izan behar badu ere, horrek ez du eragozten fundazioak jarduera ekonomikoa izatea eta bere ondarea aberasten duten jardueretan aritzea, azken helburua hobeto betetzeko baliabideak biltzea denean.

Legedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioak 9/2016 legeak, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoak, gobernatzen ditu. Horrek ezartzen ditu fundazioek bete behar dituzten gutxieneko lege-zereginak[1]. Testu horretan ezartzen da fundazioen erregistro bat sortuko dela eta babesetza-organo bat egongo dela.

Nafarroako Foru Komunitatean 13/2021 Foru Legeak, Nafarroako Fundazioe buruzkoak, arautzen ditu fundazioen betebeharrak eta zereginak[2]. Horrek ere erregistroa eta babesletza ezartzen ditu.

Ipar Euskal Herrian Frantziako 87-571 legeak, mezenazgoari buruzkoak, arautzen ditu fundazioak[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. r01epd0122e53549f323e0db0c2df6be54a73cfb1, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2016-06-14). «9/2016 LEGEA, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  2. «Lexnavarra» www.lexnavarra.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2024-07-04).
  3. (Frantsesez) «Régime juridique et statut des FONDATIONS en FRANCE» Cabinet Brahin (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]