HNoMS Olav Tryggvason
Itxura
HNoMS Olav Tryggvason | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Horten Verft (en) |
Historia | |
Zerbitzuaren hasiera | 1932 |
Kudeatzailea | Kriegsmarine eta Royal Norwegian Navy (en) |
Erregistro-herrialdea | Norvegia |
Gatazka | Bigarren Mundu Gerra |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 4,03 () × 11,45 () × 97,3 () m |
Erruna | 11,45 m |
Zingoa | 4,03 m |
Identifikazioa |
HNoMS Olav Tryggvason Norvegiako Horten hirian eraikitako minatzailea izan zen. 1930eko hamarkadan eraiki zen eta 119 zenbakia zuen. Norvegiako Errege Armadaren zerbitzuan egon zen 1940ean Alemaniak bahitu zuen arte. Zerbitzu horretan City of Flint itsasontzian zeuden alemaniarrak atxilotu zituzten, Haugesunden ainguratu zenean, arrazoi medikoak argudiatuz. Ur neutroetan arrazoirik gabe ainguratzea nazioarteko zuzenbidearen urraketatzat hartzen dute Norvegiako agintariek. Alemaniak harrapatu zuenean Albatros II deitu zuten, eta, beranduago, Brummer. 1945eko apirilean Erresuma Batuko armadak hondoratu zuen Alemaniaren iparraldeko uretan zela.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- Erresuma Batuko hegazkinek hondoratutako itsasontziak
- Bigarren Mundu Gerran Baltikoan hondoratutako itsasontziak
- Bigarren Mundu Gerran Alemaniak bahitutako norvegiar gerraontziak
- Norvegiako Errege Armadaren minatzaileak
- Bigarren Mundu Gerrako Norvegiako minatzaileak
- Bigarren Mundu Gerrako Alemaniako minatzaileak
- 1932ko itsasontziak