Herri city (telebista saioa)
Herri city | |
---|---|
Formatua | Telebista saioa |
Aurkezlea(k) | Zuhaitz Gurrutxaga Mikel Pagadizabal |
Iraupena | 75 minutu |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hizkuntza | Euskara |
Ekoiztetxea(k) | Orio Produkzioak S.A. |
TB Katea | ETB1 |
Ordutegia | Igandetan 22:00etan |
Emisioa | 2017ko urriaren 29a – 2018ko ekainaren 24a |
Denboraldia(k) | 1 |
Atal kopurua | 6 (+ saio berezi 1) |
Audientzia | 28.000 ikusle / %3,4 |
Herri city da Herri txiki, infernu handi programatik eratorritako formatu berri bat. Herri txiki, infernu handik izan zuen arrakasta ikusita, Euskal Telebistak eta Orio Produkzioak S.A.k beste formatu bat sortzea erabaki zuten. Formatu berri honetan ere Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadizabal dira aurkezleak eta herri txikietara beharrean hirietara joaten dira istorio bila.
2017ko urriaren 9an eman zuten Herri cityko lehenengo atala proba modura. Donostian egin zuten saioa. Atal hark audientzia datu ona izan zuen eta 2018ko maiatzaren 20an, Herri txiki, infernu handiren laugarren denboraldia bukatu zenean, berriro ekin zioten kapitulu berriekin.
Programa igandetan ematen zen 22:00etan ETB1en eta 6 atal izan zituen. Herri cityk ez zuen izan Herri txiki, infernu handik bezain besteko arrakasta. Audientzia datu okerragoak lortu zituen.
Saioaren azalpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herriko hiriak bisitatu eta ezagutzen dituzte astero Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadizabalek. Aurkezle bakoitza bere aldetik joaten da hiria ezagutuz.
Leku deigarriak, bitxikeriak eta pertsonarik xelebreenak topatzen dituzte. Hauekin elkartu eta beraien bizimodua nolakoa den erakutsen dute: zertan egiten duten lan, zein afizio dituzen... Gainera hiri bakoitzeko topikoekin ere jolasten dute. Elkarrizketa guztiak umore puntu batetik egiten dituzte.
Bestetik, kaleko elkarriketez gain, platoa ere badago saio honetan. Tokatzen den hiriko antzoki batean Herri cityko platoa muntatzen dute eta bertan segitzen dute bideoetan ikusi dena komentatzen, elkarrizketa gehiego egiten, bakarrizketak...
Formatu honetan ez da agertzen Sebastian Lizaso bertsolaria agurrak egiteko, baina Zuhaitzen eta Pagadik beste laguntzaile bat dute: Beñat Iturbe. Herri txiki, infernu handiko gidoilarietako bat da eta Herri cityn bisitatuko dituzten hiriei buruzko beste ikuspegi bat ematen du. Beñatek interneten hiriari buruz aurkitu duen informazioa eskainiko du eta kale-inkesta bitxiak ere egingo ditu datu gehiago biltzeko asmoz.[1]
Denboraldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Denboraldia | Atalak | Emisio hasiera | Emisio amaiera | Audientzia (bataz bestekoa) | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota | |||||
1. denboraldia | 6 + 1 | 2017ko urriaren 29a | 2018ko ekainaren 17a | 28.000 ikusle | %3,4 | |
Guztira | 6 + 1 | 2017ko urriaren 29a | 2018ko ekainaren 17a | 28.000 ikusle | %3,4 |
Atalak eta audientziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenb. (guzt.) |
Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | ||||
1 | 1 | Donostia | 2017ko urriaren 29a | 42.000 ikusle | %5,0 (%13,8) |
2 | 2 | Bilbo | 2018ko maiatzaren 20a | 22.000 ikusle | %2,8 (%7,5) |
3 | 3 | Gasteiz | 2018ko maiatzaren 27a | 34.000 ikusle | %4,1 |
4 | 4 | Baiona | 2018ko ekainaren 3a | 17.000 ikusle | %2,0 (%4,7) |
5 | 5 | Eibar | 2018ko ekainaren 10a | 30.000 ikusle | %3,9 (%9,2) |
6 | 6 | Iruñea | 2018ko ekainaren 17a | 23.000 ikusle | %2,9 (%6,0) |
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenb. (denb.) |
Izenburua | Emisio data | Audientzia | |
---|---|---|---|---|
Ikusleak | Kuota (eusk.) | |||
1 | Momenturik onenen bilduma | 2018ko ekainaren 24a | 23.000 ikusle | %3,4 (%10,1) |