Hipersomatotropismo
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipersomatotropismo | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hyperpituitarism (en) |
Sortzen du | Akromegalia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | E22.0 |
Hipersomatotropismoa hazkunde hormonaren (GH) gehiegizko jariaketa da. Gaixotasunaren kausa hazkunde hormona jariatzen duen adenoma hipofisiarioa izan ohi da.
Fisiopatologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hazkunde hormonak ehunen hazkundea bultzatzen du, zeluletan sintesi proteikoa gehituz eta somatomedinaren ekoizpena kitzikatuz.
Hazkunde hormonaren ekoizpena gehiegizkoa denean helduengan akromegalia eragiten du eta haurrengan erraldoitasuna.
Erraldoitasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Umeetan kartilagoak haztea eragiten du; eta, kaltzifikatu gabe daudenez, gorputza luzatzea eta erraldoitasun hipofisiarioa eragiten ditu. Hala ere, gorputz atalen arteko proportzioak normal mantentzen dira.
Akromegalia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduetan ematen da. Acro- aurrizkiak puntu altuenak edo urrutikoenak izendatzen ditu eta mega-k berriz handia esan nahi du. Beraz, esku, hanka, sudur eta belarri handiak adierazi nahi du.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |