Izanagi eta Izanami
Izanagi (japonieraz: イザナギ ) eta Izanami (japonieraz: イザナミ ) Japonian, munduaren sorrerari buruzko mitoko jainko nagusiak dira. Zerua eta Lurra kaosetik bereizi zirenean agertu ziren zortzigarren anai-arreba bikotea izan ziren. Zeruko zubi batean jarrita, diamantez hornitutako lantza batez, lehen lur-masa sortu zuten. Lehen sexu-harremanaren ondorioz, gaizki osatutako haur bat jaio zen, Hiruko (japonieraz: 水蛭子, 蛭子神, 蛭子命 ) , eta txalupa batean joaten utzi zuten; hurrengo harremanetatik uharte eta jainko asko jaio ziren. Azkenean banatu egin ziren; Izanagik bainu bat hartu zuen, hilekin egona baitzen eta garbitu beharra zuen; bainatu ahala, jainko-sail bat sortu zen. Xinto erlijioan, bainu hori harai delakoaren fundaziotzat hartzen da, garbitasun-praktiketan nagusia dena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.