[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Jeanne Ündüreine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeanne Ündüreine
Bizitza
JaiotzaHauze eta Ündüreine1701eko azaroaren 9a
Herrialdea Zuberoa
Heriotzaezezaguna (322 urte)
Jarduerak
Lan nabarmenak
Undureine

Jeanne Ündüreine (Ündüreine, Hauze, Zuberoa, 1701eko azaroaren 9a - ?) Zuberoako nobleziako emakume izan zen XVIII. mendean, neska protagonista Maitia, nun zira abestian.

Piarres Lafittek argitaratu zuenez, 1701eko azaroaren 9an Hauzeko elizan bataiatutako Jeanne Ündüreine emakumeari eginiko kanta da Maitia, nun zira. Aitoren semea zuen aita, Ündüreineko jauna; eta ama ere, aitoren alaba, Zibozekoa.

Zuberoako aitoren alaba gehientsuenak bezala, Jeanne haurra Oloroeko komentu batean hezi zuten. Hain etxe oneko neskatxa ezkontzeko adinetara heltzearekin, hartaz gizon gazte anitz agradatuko ziren. Ororen artetik, hautatu zuen Mixel de Reyau, zuberotar aitoren semea bera ere. Baina hautu hori ez zuen gogoko Jeanneren aitak. Bere baimena errefusatu zuen, eta, kantoreak dioenez, alaba berriz komentuan ezarri. Mixelen auhenak eta Jeanneren erantzunak jasotzen bide ditu, beraz, abestiak.[1]

Lafittek eginiko ikerketen arabera, aitak barkatu zion alabari: azkenean, Jeanne gaixoa ohorezki ezkondu zen.


Horrela hasten da kanta:

Mixel:

Maitia, nun zira?
Nik etzütüt ikusten
ez berririk jakiten
nurat galdü zira? [bis]
Ala khanbiatü da
zure deseiña?
Hitzeman zenereitan
ez behin, bai berritan
enia zinela! [bis]

Jeanne:

Ohikua nüzü
ez nüzü kanbiatü
bihotzian beinin hartü
eta zü maitatü. [bis]
Aita jeloskor batek
dizü kausatü.
Zure ikustetik
gehiago mintzatzetik
hark nizü pribatü. [bis]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Piarres Lafitte: Euskal literaturaz» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikitekan badira testuak, gai hau dutenak:
Jeanne Ündüreine