Occupy mugimendua
Itxura
Occupy mugimendua 2011 urteko irailaren 17tik hasita, New York hirian, hain zuzen Wall Street munduko finantza gune handienaren inguruetan, garatu zen protesta-ekitalditik abiarazitako gizarte-mugimendu bat izan zen, politikan finantza-erakundeek eta bankuek duten gehiegizko boterearen aurka eta Atzerakada Handian duten erantzukizuna salatzeko, handik Estatu Batuetako eta munduko beste hiri batzuetara zabaldu zena. Protesta 2010 eta 2011ko Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako matxinadak eta M-15 mugimendua zituen eredu eta hasiera batean kanpaldi moduan antolatu zen eta poliziaren jazarpen etengabea pairatu zuen sortu zenetik.