Leskarreko katedrala
Leskarreko katedrala | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Akitania Berria |
Departamendua | Pirinio Atlantikoak |
Barruti | Paueko barrutia |
Kantonamendu | Leskarreko kantonamendua |
Frantziako udalerri | Leskarre |
Koordenatuak | 43°19′58″N 0°26′00″W / 43.3328°N 0.4333°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Izena | Maria |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084433 |
Leskarreko Andre Mariaren Jasokundearen katedrala (okzitanieraz: catedrau de l'Assompcion de Lescar; frantsesez: Cathédrale Notre-Dame-de-l'Assomption de Lescar) Biarnoko hiri horretako katedral katolikoa da, Frantziako monumentu historikoa dena.[1]
Lehen Leskarreko elizbarrutiaren egoitza zen, 1801ean Agen eta Baiona artean zatitu zen arte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina 1120an Guy Lonsekoa gotzainak eraiki zuen. Orduko abside erromanikoa mantentzen da. Joana III.a Nafarroakoaren erreinaldian protestanteek arpilatu zuten. XVII. eta XVIII. mendeetan berreraiki zuten.
Errege-erreginen hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katedral honetan Nafarroako azken errege-erreginak lurperatuta daude. Joanes III.a eta Katalina I.a Nafarroako konkista eta gero Pauen erbesteratu eta, bere testamentuan, bere aitzindariekin batera Iruñeko katedralean lurperatuak izan nahi zutela esan zuten, bitartean, Leskarreko katedralean egonda.
1929an apaiz batek aldare ondoan topatu zituen hilobiak. Plaka batean Frantzisko Febus (†1483) eta Henrike II.aren (†1555) erregeen arteko izenak agertzen dira. Bitxia bada ere, Blanka Nafarroakoaren izena ez da agertzen.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Alboko ikuspegia
-
Kapitela
-
Mosaiko bat
-
Erregeen hilobia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |