[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Lucas Platero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lucas Platero

(2016)
Bizitza
JaiotzaMadril, 1970 (53/54 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea lizentzia : psikologia
UNED
UNED doktoretza : soziologia
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, dozentea, ikertzailea eta LGBT ekintzailea
Enplegatzailea(k)Juan Carlos Erregea Unibertsitatea  (2013ko iraila -  2014ko martxoa)
IMDB: nm9057938 Edit the value on Wikidata

Lucas Platero ( Madril, 1970 ) irakaslea eta ikertzailea eta aktibista da LGBT (lesbiana, gay, transexual, bisexual) eskubideen aldeko borrokan. Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta unibertsitateko ikerlaria, bazterretan daudenen errealitateak ikertzen ditu.[1]

Platerok Soziologian eta Zientzia Politikoetan doktorea da Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalean (UNED), Psikologian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (UCM) eta bertan ikertzaile eta irakaslea lanetan dihardu. Horrez gain, Bellaterra argitaletxearen transexualen inguruko argitalpen bilduma zuzentzen du. [2]

Ikasle garaian, ekintzaile izan zen hainbat talde feminista eta lesbianoetan; 1994an RQTR (Erre Que Te Erre) taldeko fundatzaileetariko bat izan zen, Espainia Estatuko lehen unibertsitate LGTB elkartea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[3][4] Bere aktibismoa ikerketa akademiko mailan garatzeko hainbat an ildo jorratzen ditu: sexualitate ez-normatiboak, intersekzionalitatea eta pedagogia eraldatzaileak, besteak beste.[5]

Argitalpen ildo bikoitza du: batetik, publiko akademiko espezializatuari zuzendutako argitalpenak, ikerketa-aldizkarien bidez: arreta bereziaz aztertzen ditu Espainiako testuinguruan transexualitatea eta genero harremanak, baita desgaitasunaren, generoaren, sexualitatearen eta politika publikoen arteko harreman intersekzionalak; bestetik, publiko orokorrari zuzendutako hainbat argitalpen informatibo argitaratzen ditu.[1]

Denok izan dugu eskolara joatearen bizi esperientzia, eta eskolak egiten duen gauzetariko bat da harremanen geografia bat sortzea. Komunak banatuta daude, uniformeak ere bai... Ikasten duzu mundua bitarra dela, bi rol posible daudela, eta bien tarteko gunea, berriz, estua dela. (Lucas Platero, 2015)[6]

  • 2007 – Herramientas para combatir el bullying homofóbico. Talasa Ediciones. [7]
  • 2008 – Lesbianas. Discursos y representaciones. Melusina.[8]
  • 2012 – Intersecciones. Cuerpos y sexualidades en la encrucijada. Edicions Bellaterra.[9]
  • 2014 – Trans*exualidades. Acompañamientos, factores de salud y recursos educativos. En colaboración con la ilustradora Isa Vázquez. Edicions Bellaterra.[10]
  • 2015 – Por un chato de vino. Historias de travestismo y masculinidad femenina.[11]
  • 2017 – Barbarismos queer y otras esdrújulas. Edicions Bellaterra.[12]

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2006an, Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Emakumearen eta Generoaren Ikerketako Berrikuntza Zientifikoaren lehen María Ángeles Durán saria María Bustelo, Emanuela Lombardo, Silvia López eta Elin Paterson-ekin batera Las Políticas de Igualdad de Género en España y Europa: un análisis de marcos interpretativos lanagatik.
  • 2007an, Huelvako Foru Aldundiak Genero Berdintasunaren Ikerketarako bigarren saria eman zion Género y orientación sexual: ¿desigualdades que intersectan en las políticas centrales y autonómicas? un análisis de la representación de los problemas en la agenda política española de igualdad (1995-2005) lanagatik.
  • 2020an, Flax Fundazioaren Emma Goldman saria jaso zuen bere ibilbide zientifiko eta hezitzaileagatik. [13]
  • 2020 Luma FELGTB trans aktibismoa eta politika queer eta intersekztionaletan erreferente izateagatik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Lozano, Maite Asensio. ««Sexualitatea ikusezina da batzuetan, eta ikusgarriegia besteetan»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  2. «Lucas Platero | AFIN | Grupo de Investigación» grupsderecerca.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  3. «Activistas RQTR: Tenemos historia, tenemos memoria» Activistas RQTR (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  4. (Gaztelaniaz) «Dosmanzanas entrevista a RQTR» dosmanzanas - La web de noticias LGTB (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  5. (Gaztelaniaz) Raquel/Lucas Platero Méndez | Educando en Igualdad. (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  6. Iribarren, Maddi Ane Txoperena. «Aniztasunean hezteko erronka» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  7. Platero, Raquel. (2008). Herramientas para combatir el bullying homofóbico. (2. ed. argitaraldia) Talasa Ediciones ISBN 978-84-96266-23-0. PMC 432671840. (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  8. Lesbianas : discursos y representaciones. (1. ed. argitaraldia) Melusina 2008 ISBN 978-84-96614-38-3. PMC 259743497. (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  9. Intersecciones : cuerpos y sexualidades en la encrucijada : temas contemporáneos. Bellaterra D.L. 2012 ISBN 978-84-7290-603-7. PMC 828371097. (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  10. Platero Méndez, Raquel. (D.L. 2014). Trans*exualidades : acompañamiento, factores de salud y recursos educativos. Bellaterra ISBN 978-84-7290-688-4. PMC 903105902. (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  11. (Gaztelaniaz) «(PDF) Por un chato de vino. Historias de travestismo y masculinidad femenina» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  12. Barbarismos queer y otras esdrújulas. 2017 ISBN 978-84-7290-829-1. PMC 994762154. (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).
  13. (Nederlanderaz) «Emma Goldman Awardees» flaxfoundation (Noiz kontsultatua: 2021-08-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]