[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Lumiya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lumiya
Star Warsen unibertso hedatua
Datu biografikoak
HiltzaileaLuke Skywalker
HerrialdeaGalactic Empire (en) Itzuli eta Imperial Remnant (en) Itzuli
Sexuaemakumezkoa
Jardueraespioia
borroka-artista
Bestelakoak
IrakasleakDarth Sidious, Darth Vader eta Vergere (en) Itzuli
IkasleakFlint (en) Itzuli, Jacen Solo (en) Itzuli eta Carnor Jax (en) Itzuli
EtsaiakLuke Skywalker

Lumiya, jatorrian Shira Elan Colla Brie bezala jaioa eta Shira Brie bezala ere ezaguna, Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da. Saileko Unibertso Hedatuko zale, marrazkilari eta idazleek Sithen benetako oinordekotzat dute, eta, lehenik Darth Vaderren ikasle bezala eta Sithen Lady Iluna bezala ondoren. Palpatine eta Darth Vader Endorreko guduan hil ondoren Lumiyak bere burua izendatu zuen Sithen Dama Iluna bezala.

Shira Elan Colla Brie zen Darth Vaderrek berak indarrarekiko zuen kidetasunagatik Inperioko espioi bezala entrenamendu berezi baterako aukeratu zuen coruscantdarraren iena. Borroka martzial mota orotan entrenatua izan zen eta bere gorputza biologikoki hobetua izan zen. Hotheko guduaren ondoren, Shira Brie Pikaro Eskuadroian infiltratu zen Luke Skywalker hiltzeko betebeharrarekin, baina jedi gazteak bere ontzia suntsitu zuen eta hiltzat joa izan zen.

Vaderrek Shira Brie noraezean bere untzi barruan flotatzen topatu zuen: bere fisiologia eraldatuak eta Indarrari esker trantzean sartzeko ahalmenari esker bizia salbatu ahal izan zuen, baina bere bizirautea bermatzeko, Coruscanteko mediku inperialek inplante zibernetikoak jarri behar izan zizkioten, hala, Vaderrek beraganako kidetasuna sentitu zuelarik. Shira Brie desagertu egin zen bere tokia Lumiya Lady Ilunak hartuz, Vaderren ikasle berria zena. Palpatinek mehatxu bat bezala ikustea eragozteko, Vaderrek agente berezi bezala aurkeztu zuen. Lumiya izango zen Enperadorearen ordezkarietako bat.

Endorreko gudua gertatu zenean Lumiya Sithen hiriburua zen Ziost mundu zaharrean zegoen. Han sortu zuen bere arma hilgarria zen argizko zigorra, antzinako Sith liburu baten ezagutzari, Vaderrek eman zion Kayburr kristalaren zatiei eta mandaloriari burdin zati bati esker.

Enperadorea eta Vaderren porrota ezagutzean, ikasle bezala Flint izeneko indarraren erabiltzaile bat hartu zuen, eta Errepublika Berria nagai bezala ezagutzen ziren inbaditzaile estralurtarren laguntzarekin garaitzen saiatu zen. Bere indarrak nagaienekin elkartu zituen Kinooine planetan, non Luke Skywalkerren aurka borrokatu zuen borroka ikusgarri batean. Lumiyak irabazi zuen lehen borroka, baina, euren arteko bigarrenean Lukek garaitu zuen, bere armajantzia suntsituz eta Lumiya Shira Brie zela jakinez.

Nagaitarren etsaiak ziren tofak antzeko ahalegin baten erabiltzen saiatu zen, baina, berriz ere, Lumiya garaitua izan zen. Bere ikaslea eta bere armada gehiena galduta, Lumiyak Coruscanti eskatu zion laguntza, Inperioko Adimen Zuzendaria zen Ysanne Isardek ontziak eta Errege Guardien talde bat eman zizkion eta Cron Korridorearen lurraldea defendatzeko eta Mara Jade izeneko iheslari inperial bat harrapatzeko lanak eman zizkion. Errepublikaren flota bere lurraldetik ihesi joatea lortu zuen, baina ez zuen Jade harrapatzea lortu. Denbora honetan zehar Errege Guardietako bat zen Carnor Jax sithen bideetan entrenatu zuen.

Sithen berragertzea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yuuzhan Vong Gerraren aurreko uneren batean, Lumiya, nolabait, Vergererekin harremanetan jarri zen, Jedi Zaldun zahar bat eta Klon Gerren aurretik Yuuzhan Vongek harrapatu zuten Sith ikasle bat zena. Behin harreman hau ezarria izan ondoren, Vergerek bere Sith jakintza (Darth Vectivus, Darth Sidious eta Potentiumaren eraginpean) erakutsi zion. Ikasgai hauetatik, Lumiyak Sithen zenbait ekintza bere gehigarri zibernetikoen ondorioz egiteko gai ez zela onartu zuen, baina alde ilunean boteretsua izan bazen ere, Darth Vader benetako sith bat izan ez zela ere sentitu zuen.

Lumiyaren trebeziek Aliantza Galaktikoa eta Kuatetik gertuko Toryaz Estazioko segurtasun langileetako batzuk manipulatzea eta Yavingo guduaren ondorengo 40. urtean Aliantza Galaktikoa eta Corelliaren arteko gerra bat hastea ahalbidetu zioten, eta Jacen Solo Jediaren aurrean agertu zen, indarraren alde ilunera joateko konbentzituz, etorkizuneko Sithen Jaun izendatuz, Jacenek bere Sith entrenamendua hasi zuela probestuz.

Lumiya Luke Skywalkerrek hil zuen Terephon planetan borroka bizi baten ondoren jedi maisuak bere emazte Mara Jade Skywalker hil izana egozten baitzion.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]