Mitxelena etxea
Itxura
Mitxelena etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′35″N 2°07′39″W / 43.27649°N 2.12752°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | pizkundetar arkitektura |
Ondarea | |
EJren ondarea | 40 |
Mitxelena etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen pizkundetar estiloko etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Kale Nagusia kaleko 3. zenbakian, eta San Nikolas elizaren alboan.
Bertan, denbora luzez, San Nikolas haurtzaindegiko mojak bizi ziren. Harlanduzko fatxada du. Lehen solairuko leiho nagusiak leihoburu bat erakusten du. Izkinetan mentsula itxurako lanketak, haize-arrosa, lema, iparorratza eta lis lore baten apaindura ditu. Eraikinak Erdi Aroko etxe-uharte bat betetzen du. Alde Zaharreko etxeak trinko lerrokatuta daude eta benetako harresia osatzen dute.