Mira Furlan
Mira Furlan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zagreb, 1955eko irailaren 7a |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista (1955 - 1992) Kroazia (1992 - 2021) |
Lehen hizkuntza | Kroaziera |
Heriotza | Los Angeles, 2021eko urtarrilaren 20a (65 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: West Nile virusa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Goran Gajić (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Dramatic Art (en) |
Hizkuntzak | Kroaziera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta abeslaria |
mirafurlan.net | |
|
Mira Furlan (Zagreb, 1955ko irailaren 7 - Los Angeles, 2021eko urtarrilaren 20) Jugoslaviako abeslari eta zinema zein antzerkiko antzezlea izan zen. Ameriketako Estatu Batuetan Delennen paperagatik famatu egin zen, Babylon 5 zientzia-fikzioko telesailean.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Furlan familia judu batean jaio zen Zagreben, garai hartan Jugoslavia ohiaren zati bat (gaur egun, Kroaziako Errepublikako hiriburua). Koraziako Antzoki Nazionaleko kide izan zen, eta sarritan agertu zen Jugoslaviako pelikuletan eta telebistan, Otac na službenom putu Canneseko Zinemaldiaren irabazlea barne.
Bere jaioterriko egoera politikoak zirela eta, Estatu Batuetara joan zen Goran Gajic senarrarekin batera, 1991ko azaroan. 25 bat filmetan parte hartu zuen, El camino del sur (1988) koprodukzioan eta Babylon 5 eta Lost telesailetan, hurrenez hurren Delenn eta Danielle Rousseau interpretatuz.