Nada (eleberria)
Nada | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Carmen Laforet (1944) |
Argitaratze-data | 1940 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Nada |
Hizkuntza | Gaztelania |
Herrialdea | Espainia |
Bilduma | Áncora y delfín |
ISBN | 9788423309894 |
OCLC | 491657196 |
Nada 1944. urtean Carmen Laforetek argitaraturiko eleberria da. Nadal sariaren irabazlea, «El Mundo» egunkariak XX. mendeko ehun eleberri onenen artean sailkatu zuen.[1]
Eleberriaren ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobela hau existentzialismoaren baitan kokatu izan dute akademikoek. Egileak 23 urte zituen Nada kaleratu zuenean, eta, eleberriak arrakasta handia ekarri zion arren (hiru edizio izan zituen plazaratu zen urtean bertan), Laforeten ospea apaldu samarrik geratu zen aurrerantzean, ez baitzuen lortu lehen eleberri haren bultzada ibilbide literario bete baten abiaburu bilakatzerik.[2]
1947an Edgar Neville zuzendariak izen bereko filma grabatu zuen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andrea, Espainiako Gerra Zibila amaitu eta berehala, Bartzelonara ikastera doan emakume gaztea da. Amonaren etxera ailegatzear, gogo guztiak zapuztuko zaizkio. Aribau kaleko etxebizitza honetatik hiriko bortizkeria eta gosea ezagutuko ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |