[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Sofia Zhukova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sofia Zhukova
Bizitza
JaiotzaVachsky District (en) Itzuli1939ko martxoaren 18a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
HeriotzaKhabarovsk2020ko abenduaren 29a (81 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: COVID-19a
Hezkuntza
Heziketabaliorik ez
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakserieko hiltzailea
Lantokia(k)Khabarovsk

Sofia Ivanovna Zhukova[1] (errusieraz: Софья Ивановна Жукова), Amona Sonia, Errusiar amona tripa-ateratzailea eta Tigre siberiarra ezizenez ere ezaguna, (Zviagino, Gorkiko oblasta, Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa, 1939ko martxoaren 18aKhabarovsk, Errusia, 2020ko abenduaren 29a) errusiar serieko hiltzailea izan zen, 2005 eta 2019 artean hiru hilketa egin zituena. Azken krimenaren unean, 80 urte zituen. SESB ohiko serieko hiltzailerik zaharrena da[2]. Koronabirusaren ondorioz hil zen epaiketa baino lehen[3]. Hil ondoren, erruduntzat jo zuten[4].

1939an jaio zen Gorkiko oblasteko Zviagino herrian. Ia ez zekien irakurtzen eta idazten, bigarren mailatik aurrera ez baitzen eskolara joaten. Txerri-haztegi batean lortu zuen lana[5]. 25 urte zituela, Khabarovskera joan zen, non Beriozovka auzo-herrian bizi zen, ezkondu eta bi seme izan zituen. 2005ean, Zhukovaren senarra hil zen. Sofia Zhukovak sarritan mehatxatzen zituen bizilagunak, baina inork ez zituen bere mehatxuak serio hartu[2][6].

2005eko abenduaren 14an, Zhukovak Anastasia Alekseienko bizilaguna, zortzi urte zituena, aizkora batekin hil zuen, gorpua zatitu eta kalera bota zuen. Geroago azaldu zuen neska hil zuela zarata gehiegi egiteagatik[6]. Bi aste geroago, bizilagunetako batek gorpua aurkitu zuen, baina inork ez zuen Zhukova hilketaz susmatu[5][4].

2013ko martxoaren 9an, Zhukovak aizkora batekin hil zuen 77 urteko Anastasia Mikheieva, bere apartamentuan bizitzen ari zen laguna. Bere gorpua ere aurkitu zuten etxearen inguruan. Gero azaldu zuen laguna hil zuela bere harrokeriagatik. Zhukova susmatzen bazuten ere, ez zioten hilketa leporatu[4].

2019ko urtarrilaren 28tik urtarrilaren 29rako gauean, hil zuen 57 urteko Vasili Xliakhtitx garbitzailea, bere apartamentuan gela bat alokatzen zuena[7]. Zatitutako gorpua haurrek aurkitu zuten zaborrean[5].

Hasieran, garbitzailearen hilketa baino ez zuen aitortu, baina gerora kontatu zien neskaren eta lagunaren hilketaz. Hainbat hilabete igaro ondoren, aitorpena atzera bota zuen. Azterketa psikiatrikoak Zhukova osasuntsu zegoela baieztatu zuen. 2020ko abenduaren amaieran, COVID-19az kutsatu zen eta Khabarovskeko ospitalean sartu zuten, non abenduaren 29an hil zen[6][8]. Hil ondoren, hiru hilketaren erruduntzat jo zuten[4].

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  2. a b (Errusieraz) Расулов, Аслан. «Я вам руки и головы поотрубаю» Lenta.ru 2019-10-09 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  3. (Errusieraz) «Обвиняемая в расчленениях российская пенсионерка заболела COVID-19 и умерла» Lenta.ru 2021-01-04 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  4. a b c d (Errusieraz) Михалёва, Юлия. «Виновна посмертно. Серийной убийце Софье Жуковой вынесен приговор» Аргументы и факты 2021-01-20 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  5. a b c (Errusieraz) Штурма, Яна. «Три убийства: пенсионерка пошла под суд» Газета.ru 2019-08-01 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  6. a b c (Ingelesez) Culley, Jeremy. «'Granny ripper', 81, who made 'snacks' from the flesh of her victims dies of Covid» Mirror 2021-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  7. (Errusieraz) «Березовская потрошительница призналась в убийстве соседской девочки» ХКС 2019-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).
  8. (Errusieraz) Туртыгина, Ксения. «В Хабаровске умерла баба Соня, «самая старая серийная убийца» в мире» Комсомольская правда 2021-01-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]