San Martin eliza (Ezpeize)
San Martin eliza | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Zuberoa |
Herria | Ezpeize-Ündüreine |
Koordenatuak | 43°16′03″N 0°52′46″W / 43.267542°N 0.879529°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Baionako elizbarrutia |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000069 |
Ezpeizeko San Martin eliza Ezpeizen (Ezpeize-Ündüreine, Zuberoa) dagoen eliza da. 1925etik aurrera monumentu historiko dago izendaturik[1]. Eliza, barnean dituen margolanengatik da ezaguna batez ere.
XVIII. mendeko oihal batzuk berritzerakoan, hauen atzean, XVII. mende hasierako beste margolan batzuk agertu ziren, freskoak, Kristoren bizitza adierazten zutenak.[2] Irudiotan aurpegiera asiarreko hainbat norbanako agertzen diren aldetik, irudi hauek Jesusen Konpainiarekin zerikusia izan dezaketela uste da.[3][4]
Balizko erlazio honek ere azalduko luke jatorrizko irudi hauen ezkutatzea, 1764an Frantziak jesulagunak kanporatu baitzituen eta litekeena da kanporatze honen ondotik jesulagunen ondarea ezabatu nahi izana.[4]
Margolanen berritzeaz gain, lanetan teilatu berria ere jarri zitzaion elizari, euriaren ondorioz gerta zitezkeen balizko filtrazioak ekiditeko.[2]
2010eko azaroaren 11an, San Martin egunez, margolanen berritze lanak amaiturik, elizak berriz ireki zituen ateak.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) Ezpeizeko elizari buruzko oharra, Mérimée datu-basea - Frantziako Kultura Ministerioa
- ↑ a b (Frantsesez) L'église Saint-Martin d'Espès va bientôt rouvrir Sud Ouest egunkaria, 2010-10-30
- ↑ (Gaztelaniaz) Un mandarín, en la Pasión de Cristo de la parroquia de Ezpeize Gara egunkaria, 2008-01-19
- ↑ a b (Frantsesez) Découverte de peintures baroques à l’église d’Espès - Ikerzaleak bloga
- ↑ (Frantsesez) Le trésor de Saint-Martin d’Espès - Baionako Elizbarrutia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]