[go: nahoru, domu]

Edukira joan

Shahada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saudi Arabiako bandera, Shahada duena

Shahāda (arabieraz: الشهادة‎šahida, "adierazi" hitzetik eratorria) edo islamiar fede-profesioa Jainko bakarrari (Allah) eta Mahomaren profeziari fede-aitormena da. Islamaren bost euskarrietako bat da: behin bi lekukoren aurrean eta ozenki esana, adierazlea musulmana da.

Arabierazko testua لا إله إلا الله محمد رسول الله (Lā 'ilāha 'illā-llāhu Muhammad rasūlu-llāh) testu liturgikoa da. Euskaraz hitzez hitz "Jainkoa beste jainko-izakirik ez dago, Mahoma haren mezularia da" esan nahi du, nahiz eta askotan "Allah beste jainkorik ez dago eta Mahoma haren profeta da" euskaratu.

Xiitek bukaeran أشهد ان عليا ولي الله `Alīyun wāliyu-llāh (Ali Allahren wali da) gehitzen dute. Nahiz eta horrela egitea haientzat derrigorrezkoa ez izan, aiatola gehienek gomendatzen dute.

Hatz erakuslea zeruari begira erakustea ere shahadaren baliokidetzat hartzen dute.

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.