Palpatine
Sheev Palpatine —Darth Sidious eta Enperadorea izenez ere ezaguna— Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da, nagusiki Ian McDiarmidek antzeztua.
Jatorrizko trilogian, enperadorea, larruazal zurbileko txanodun agure bat eta Inperio Galaktikoko lider bezala agertzen da, aurrekarizko trilogian Errepublika Galaktikok Kantziler Gorena izatera iristeko engainua eta manipulazio politikoa erabiltzen duen Naboo planetako lider karismatiko bat bezala agertzen den bitartean.
Enperadore bihurtu aurretik asmo oneko eta demokraziaren aldeko zerbitzari publikoa bazirudien ere, berez Darth Sidious da, Sithen jaun iluna, duela mila urte desagertutzat jotzen zen indarraren alde iluneko kultu bat praktikatzen zuen ordena bat. Sidious bezala, Klon Gerrak bultzatu zituen, Jediak ia erabat desagerrarazi zituen eta Errepublika Galaktikoa Inperio bihurtu zuen. Anakin Skywalker ere usteldu zuen bere ondoan Darth Vader bezala ari zedin. Sidiousen amaiera Luke Skywalker eta damututako Darth Vaderri esker iristen da.
Kultura herrikoian eta Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoan lehen aldiz agertu zenetik, Darth Sidious, gaizkia, engainua, tirania eta demokraziaren subertsioaren ikur oso ezagun bihurtu da.
Star Wars VI.Atalean: Jedi Zaldunaren itzuleran benetako agerpena egiten du, galaxia kontrolatzen duen pertsonaren aurpegi nahiz gorputza ikusi daiteke lehen aldiz: agure zimurdun kaputxadun bat.
Gainera, bere tronu gela pelikularen eszenatokietatik garrantzitsuenetarikoa da, han gertazen baitira filmearen unerik garrantzitsuenak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Irudiak: https://palpatine.org/