Per Noste
Per Noste kultura elkarte bat da, Orthezen 1960an sortu zena, Per Nouste izenarekin, Gaskoiniako okzitaniar hizkuntza (gaskoia) eta kultura babesteko eta sustatzeko asmoz. Sorrerako lehendakaria Roger Lapassade izan zen.[1] Hogeita sei kide sortzaileen artean ziren Robert Darrigrand, Pierre Tucoo-Chala eta Xavier Ravier. 1965ean Michel Grosclaude batu zitzaien. Laster, hizkuntza irakasteko obrak argitaratu zituzten.[2]
Per Noste IEOren Pirinio Atlantikoetako ordezkari izan zen 2009 arte. Egitasmo asko bultzatu eta lagundu ditu, hala nola Calandretak (escòlas Calandretas, Nadau kantari taldea, Ràdio País irratia, Ostau Bearnés elkartea Pauen…).
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1967 urtean Per Nouste aldizkaria abiatu zuen elkarteak. Gerora izena aldatuko zuen: Per Noste 1968an, eta País Gascons 1979an.[3]
Elkartearen jarduera nagusia da okzitanieraren gaskoi dialektoan idatzitako liburuak eta Gaskoiniari buruzko liburuak argitaratzea. Dagoeneko 100 liburu baino gehiago ditu argitaratuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Robert DARRIGRAND, Vie et œuvre de Roger Lapassade, Actes du colloque d’Orthez, p. 15-29, Toulouse, CELO, 1998.
- ↑ Joan EYGUN, Espiar au delà deus gaves: occitanisme e bearnitat de 1950 a 1970, Actes du colloque d’Orthez, 31-40, Toulouse, CELO, 1998. orr.
- ↑ Robert DARRIGRAND, Prumerias de Per Noste, País Gascons 235 Janvier et février 2007, 9. orr.