Piotr Stolypin
Piotr Arkadievitx Stolypin (errusieraz: Пётр Арка́дьевич Столы́пин; Dresden, 1862ko apirilaren 14aGreg./apirilaren 2aJul. - Kiev, 1911ko irailaren 18aGreg./irailaren 5aJul.) errusiar politikaria izan zen. 1906tik hil zen arte lehen ministroa izan zen.
Alemanian jaio zen, errusiar familia aristokratiko batean eta familiaren etxean hazi zen Errusian. Nekazaritza ikasi zuen San Petersburgoko Unibertsitatean. 1885ean lizentziatu ondoren, administrazioan sartu zen. Bere lan eraginkorrak hainbat promozio ekarri zizkion. 1902an Grodnoko gobernadore izendatu zuten, eta 1903an Saratoven, eta ordena mantentzea lortu zuen 1905eko Errusiako Iraultzan.
1906an barne-ministro izendatu zuten Ivan Goremykinen gobernuan. Goremykinek 1906ko uztailaren 21ean dimititu zuen eta Stolipin lehen ministro izendatu zuten. Nekazariei jabetza-eskubidea eman zieten nekazaritza-erreformak hasi zituen.
Stolipin Kieven hil zuen 1911ko irailean Dmitri Bogrov iraultzaile juduak.