Quebeceko lehen ministro
Quebeceko Lehen Ministroa | |
---|---|
Premier Ministre du Québec | |
Orain karguan | |
Titularra | François Legault |
Hasiera | 2018ko urriaren 18a |
Karguduna | |
Trataera | Jaun/Andre Txit Agurgarria (formala) Premier Jauna/Andrea (informala) |
Honen kide | Biltzar Nazionala Kontseilu Exekutiboa |
Egoitza | Price Eraikina, Quebec Hiria, Quebec |
Izendatzailea | Quebeceko Lotinant-Gobernadorea, Quebeceko Parlamentuaren onespenarekin |
Kargualdia | Parlamentuaren konfiantza mantendu bitartean |
Lehen titularra | Pierre-Joseph-Olivier Chauveau |
Sorrera | 1867ko uztailaren 15a |
Ordezkoa | Quebeceko Lehen Ministrordea |
Webgunea | Lehen Ministroaren Saila |
Quebeceko lehen ministroa Ipar Amerikako Quebeceko gobernuburua da. Bere titulu ofizial osoa "Lehen ministro eta Kontseilu betearazlearen presidentea" (fr.: Premier ministre et président du Conseil exécutif) da. Estatu mailan Kanadako probintzia izanik ere, Quebec nazio ezaugarriak dituen herrialdea da: Capitale-Nationale, Assemblée nationale du Québec[1]...eta horretan ados daude alderdi nagusi guztiak, soberanistak ala federalistak izan.
Gaur egun, François Legault da Quebeceko Lehen Ministro, Coalition Avenir Québec alderdikoa, 2018ko urriaren 18tik.
Aukeraketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teorian Quebeceko lotinant-gobernadoreak aukeratzen du baina praktikan Quebeceko Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan diputatu gehien lortzen duen alderdiko buruak hartzen du kargua.
Lehen ministroa ia beti Biltzar Nazionalean diputatua den bat izaten da. Salbuespena irabazten duen alderdiko buruak bere hautesbarrutian aukeratzen ez dutenean gertatzen da; horixe da 1985ean Robert Bourassa liberalarekin suertatu zena, bere barrutian aukeratua izan ez eta geroago beste batean hauteskunde partzialetan hautatu baitzuten.
Ingelesez "premier" terminoa erabiltzen da, Kanadako beste probintzietako gobernuburuak izendatzeko erabiltzen den termino bera, baina frantsesez, "premier ministre" terminoa erabiltzen da.
Lehen ministroen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbatgarrena[2] | Argazkia | Izena | Agintaldia(k) | Gertaerak | Agintaldiaren luzera | |
---|---|---|---|---|---|---|
1.a | Pierre-Joseph-Olivier Chauveau (Konts.) | 1.a 2.a ... |
Kontserbadoreak 1867ko hauteskundeen harira aukeratu eta 1871ekoetan berraukeratu zituzten. Chauveauk 1873ko otsailaren 25ean dimisioa aurkeztu zuen, Kanadako senatuko presidente izendatu zutenean. | 5 urte, 7 hilabete, 12 egun | ||
2.a | Gédéon Ouimet (Konts.) | ... 2.a ... |
1873-1874 | Quebeceko alderdi kontserbadorearen buru aukeratu zuten baina 1874ko irailaren 8an dimititu zuen. | Urtebete, 6 hilabete, 25 egun | |
3.a | Charles-Eugène Boucher de Boucherville (Konts.; lehen aldiz) | ... 2.a 3.a ... |
1874-1878 | Alderdiko buru bilakatua, Kontserbadoreek hauteskundeak irabazi zituzten 1875ean ostera ere. Quebeceko lotinent-gobernadorearekin izandako ika-mikaren ondorioz 1878an dimititu zuen. | Urtebete, 5 hilabete, 16 egun | |
4.a | Henri-Gustave Joly de Lotbinière (PLQ) | ... 4.a ... |
1878-1879 | 1878ko martxoaren 8an Quebeceko lotinent-gobernadoreak izendatua; bere alderdiak, Quebeceko alderdi liberalak, 1878ko hauteskundeetan irabazle atera zen. Hala ere, 1879ko urriaren 30ean Quebeceko kontseilu betearazleak bere gobernua agintetik kanpo utzi zuen. | Urtebete, 7 hilabete, 23 egun | |
5.a | Joseph-Adolphe Chapleau (Konts.) | ... 5.a ... |
1879-1882 | 1879ko azaroaren 13ko hauteskunde partzialetan diputatu bihurtu ostean izendatua. Bera buru zen Quebeceko alderdi kontserbadoreak 1881eko hauteskundeak irabazi zituen. 1882ko uztailaren 29an gobernu federalean sartzeko dimititu zuen. | 2 urte, 8 hilabete, 28 egun | |
6.a | Joseph-Alfred Mousseau (Konts.) | ... 5.a ... |
1882-1884 | Kontserbadoreen buru berria. 1882ko abuztuaren 26an hauteskunde partzialean aukeratua; 1883ko maiatzaren 7an hauteskunde hauek baliogabetu zituzten. Berriro 1883ko irailaren 26an hautatua, 1884ko urtarrilaren 22an Quebeceko Gorte Gorenan epaile izendatu zutelako dimititu zuen. | Urtebete, 5 hilabete, 22 egun | |
7.a | John Jones Ross (Konts.) | ... 6.a ... |
1884-1887 | 1884an Alderdi kontserbadoreko lider berria bilakatuta, 1886ko hauteskundeetan irabazi ez bazuen ere 1887ko urtarrilaren 25 arte ez zuen kargua utzi. | 3 urte eta 2 egun | |
8.a | Louis-Olivier Taillon (Konts.; lehen aldiz) | ... 6.a ... |
1887 | Kontserbadoreen buru berria, aurrekoaren egoera ezegonkorra heredatu zuen; bere gobernua 1887ko urtarrilaren 27an atzera bota zuten. | 4 egun | |
9.a | Honoré Mercier (PLQ) | ... 7.a ... |
1887-1891 | 1887ko otsailaren 12ko hauteskunde partzialetan aukeratuta. 1890ekoetan Quebeceko alderdi liberalak berriro irabaztea lortu zuen. 1891eko abenduaren 16an Quebeceko lotinent-gobernadoreak kargugabetu zuen. | 4 urte, 10 hilabete, 24 egun | |
3.a | Charles-Eugène Boucher de Boucherville (Konts.; bigarren aldiz) | ... 8.a ... |
1891-1892 | Lotinent-gobernadoreak izendatua. Kontserbadoreek 1892ko hauteskundeak irabazi zituzten. 1892ko abenduaren 16an dimititu zuen. | 11 hilabete, 25 egun | |
8.a | Louis-Olivier Taillon (Konts.; bigarren aldiz) | ... 8.a ... |
1892-1896 | Kontserbadoreen lider berria. 1896ko maiatzaren 11n kargua utzi zuen gobernu federalean sartzeko. | 3 urte, 4 hilabete, 25 egun | |
10.a | Edmund James Flynn (Konts.) | ... 8.a |
1896-1897 | Alderdiko buru bilakatua. Kontserbadoreek 1897ko hauteskundeak galdu zituzten. | Urtebete, 13 egun | |
11.a | Félix-Gabriel Marchand (PLQ) | 9.a ... |
1897-1900 | S1897ko hauteskundeetan irabazle atera ziren liberalen buru berria zen. Karguan zebilela 1900eko irailaren 25ean hil zen. | 3 urte, 4 hilabete, 1 egun | |
12.a | Simon-Napoléon Parent (PLQ) | ... 9.a 10.a 11.a ... |
1900-1905 | Liberalen buru izendatua. 1900 eta 1904ko hauteskundeetan berraukeratu zuten. 1905eko martxoaren 21ean dimititu zuen. | 4 urte, 5 hilabete, 20 egun | |
13.a | Lomer Gouin (PLQ) | ... 11.a 12.a 13.a 14.a 15.a ... |
1905-1920 | Liberalen lider berria. 1908, 1912, 1916 eta 1919ko hauteskundeetan kargurako berriro aukeratu zuten. 1920ko uztailaren 8an dimititu zuen. | 15 urte, 3 hilabete, 16 egun | |
14.a | Louis-Alexandre Taschereau (PLQ) | ... 15.a 16.a 17.a 18.a 19.a ... |
1920-1936 | Liberalen buru berria. 1923, 1927, 1931 eta 1935eko hauteskundeetan berraukeratu zuten. 1936ko ekainaren 1ean kargua utzi zuen. | 15 urte, 10 hilabete, 22 egun | |
15.a | Adélard Godbout (PLQ; lehen aldiz) | ... 19.a |
1936 | Liberalen lider berria. Alderdiak ezin izan zuen 1936ko hauteskundeetan irabazi. | 2 hilabete, 15 egun | |
16.a | Maurice Duplessis (UN; lehen aldiz) | 20.a | 1936-1939 | 1936ko hauteskundeetan garaile, 1939koetan oposiziora bueltatu behar izan zuen. | 3 urte, 2 hilabete, 12 egun | |
15.a | Adélard Godbout (PLQ; bigarren aldiz) | 21.a | 1939-1944 | 1939ko hauteskundeetan irabazle baina 1944koetan garaitu zuten. | 4 urte, 9 hilabete, 22 egun | |
16.a | Maurice Duplessis (UN; bigarren aldiz) | 22.a 23.a 24.a 25.a ... |
1944-1959 | 1944ko hauteskundetan aukeratuta. 1948, 1952 eta 1956koetan berriro garaile. 1959ko irailaren 7an karguan zebilela hil zen. | 15 urte, 7 egun | |
17.a | Paul Sauvé (UN) | ... 25.a |
1959-1960 | UNko buru berria. 1960ko urtarrilaren 2an karguan zebilela hil zen. | 3 hilabete, 22 egun | |
18.a | Antonio Barrette (UN) | ... 25.a |
1960 | UNko lider berria, bere alderdiak 1960ko hauteskundeak galdu zituen. | 5 hilabete, 27 egun | |
19.a | Jean Lesage (PLQ) | 26.a 27.a |
1960-1966 | 1960ko hauteskundeetan garaile, 1962koetan ere irabaztea lortu zuen. Alderdi liberalak 1966koetan galdu zuen boterea. | 5 urte, 11 hilabete, 11 egun | |
20.a | Daniel Johnson (aita) (UN) | 28.a ... |
1966-1968 | 1966ko hauteskundeetako irabazlea, 1968ko irailaren 26an karguan zebilela hil zen. | 2 urte, 3 hilabete, 10 egun | |
21.a | Jean-Jacques Bertrand (UN) | ... 28.a |
1968-1970 | UNko lider berria. Alderdiak 1970eko hauteskundeetan boterea galdu zuen. | Urtebete, 7 hilabete, 10 egun | |
22.a | Robert Bourassa (PLQ; lehen aldiz) | 29.a 30.a |
1970-1976 | 1970eko hauteskundeetan garaile. 1973koetan berraukeratua. Liberalek, ordea, 1976koak galdu zituzten. | 6 urte, 6 hilabete, 13 egun | |
23.a | René Lévesque (PQ) | 31.a 32.a ... |
1976-1985 | Quebectar alderdiak 1976ko hauteskundeetan irabazi zuen estrainekoz. 1981ekoetan berraukeratuta. 1985eko ekainaren 20an dimititu zuen. Burujabetzaren gaineko lehen erreferenduma bultzatu zuen. | 8 urte, 10 hilabete, 8 egun | |
24.a | Pierre Marc Johnson (PQ) | .. 32.a |
1985 | PQko buru berria. 1985eko hauteskundeetan ezin izan zuen gobernua gorde. | 2 hilabete, 9 egun | |
22.a | Robert Bourassa (PLQ; bigarren aldiz) | 33.a 34.a ... |
1985-1994 | PLQk 1985eko hauteskundeak irabazi zituen; Bourassa bera 1986ko urtarrilaren 20ko hauteskunde partzialean hautatu zuten diputatu. 1989koetan berraukeratua, 1993ko irailaren 14an dimititu zuen. | 8 urte, 29 egun | |
25.a | Daniel Johnson (semea) (PLQ) | ... 34.a |
1994 | PLQko lider berria. Alderdiak boterea galdu zuen 1994ko hauteskundeetan. | 8 hilabete, 15 egun | |
26.a | Jacques Parizeau (PQ) | 35.a ... |
1994-1996 | PQ 1994ko hauteskundeetako garailea izan zen. 1995eko urriaren 25ean dimititu zuen. burujabetzaren gaineko bigarren erreferendumaren ostean. | Urtebete, 4 hilabete, 2 egun | |
27.a | Lucien Bouchard (PQ) | ... 35.a 36.a] ... |
1996-2001 | PQren buru bihurtua, 1996ko otsailaren 19 hauteskunde partzialean aukeratu zuten diputatu. 1998ko hauteskundeak ere irabazi zituen eta 2001eko martxoaren 8an dimititu zuen. | 5 urte, hilabete 1, 9 egun | |
28.a | Bernard Landry (PQ) | ... 36.a |
2001-2003 | PQren lidergoan izendatua, alderdiak 2003ko hauteskundeak galdu zituen. | 2 urte, hilabete 1, 21 egun | |
29.a | Jean Charest (PLQ) | 37.a 38.a 39.a |
2003-2012 | Liberalek 2003ko hauteskundeak irabazi zituztenetik Quebeceko lehen ministroa, 2007 eta 2008an berriro aukeratua izan zen. | 9 urte, 4 hilabete, 21 egun | |
30.a | Pauline Marois (PQ) | 40.a | 2012-2014 | PQren lidergoan izendatua, gutxiengoa. | Urtebete, 7 hilabete, 4 egun | |
31.a | Philippe Couillard (PLQ) | 41.a | 2014-egun | Liberalek 2014ko hauteskundeak irabazi zituztenetik bera da Quebeceko lehen ministroa | 10 urte eta 197 egun |
Alderdien laburdurak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Konts" = Quebeceko alderdi kontserbadorea (Parti conservateur du Québec).
- PLQ = Quebeceko alderdi liberala (Parti libéral du Québec)
- UN = Batasun nazionala (Union nationale)
- PQ = Quebectar alderdia (Parti québécois)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Assemblée nationale du Québec.
- ↑ Lehen ministro desberdinen kontaketa, agintaldiak errepikatzen dituztenak behin baino gehiagotan kontatu gabe.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Quebeceko lehen ministroaren webgune ofiziala.