Women in Red
Women in Red Wikipediako genero arrakalari aurre egiteko Wikiproiektua da. Emakumeen biografiak eta emakumezkoen lanak ikustarazteaz gain emakume wikilariak hurbiltzea eta saretzea du helburu. Izenak sortu gabeko esteka gorriei egiten dio erreferentzia.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Women in Red 2015ean sortu zen Rosie Stephenson-Goodknight eta Roger Bamkin wikilarien ekimenez. Hasiera batean, Bamkinek "XX proiektua" bezala izendatu zuen, baina gutxira egungo izenarengatik aldatu zuen, Women in Red.[1] Ondoren, Emily Temple-Wood wikilaria ere gehitu zen.[2] Wikimania 2016an (Esino Lario, Italia), Jimmy Walesek, Wikipediaren sortzaileetako batek, Stephenson-Goodknight eta Temple-Wood izendatu zituen urteko wikilariak, aurreko 12 hilabeteetan, genero-arrakala murrizteko egin zuten ahaleginengatik.[2]
Proiektu honek editatoiak antolatzen ditu mundu osoan zehar.[3] Egun osoko edizio-maratoiak aurrez-aurre egiten dira, genero arrakala murrizte aldera formakuntzak eskaintzen dira wikilari berriak hurbiltzeko eta emakumezkoen biografiak gehitu eta hobetzeko.[4] Izan ere, emakumeak wikilarien %10 baino ez ziren 2015ean.[5][6]
Women in Red-eko parte-hartzaileek esteka gorriak dituzten artikuluen zerrendak biltzen laguntzen dute, falta diren artikuluak bilatu eta sortzen laguntzeko.[7]
2016ko abenduaren 22ra bitartean, Women in Red proiektuko wikilariek 45.000 artikulu berri sortu zituzten. 2015eko uztailean artikuluen %15a izatetik, %16,8ra pasa ziren.[8]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Women in science on Wikipedia: will we ever fill the information gap? | Technology | The Guardian» web.archive.org 2017-11-08.
- ↑ a b Redden, Molly. (2016-03-19). Women in science on Wikipedia: will we ever fill the information gap?. .
- ↑ Chemistry, The Royal Society of. (2017-08-18). «Improving gender balance on Wikipedia» www.rsc.org.
- ↑ Wikipedia editing marathons add women's voices to online resource. .
- ↑ Andrew Lih. (2015-06-20). «Can Wikipedia Survive?» www.nytimes.com (Washington).
- ↑ Hill, Benjamin Mako; Shaw, Aaron; Sánchez, Angel. (2013-06-26). «The Wikipedia Gender Gap Revisited: Characterizing Survey Response Bias with Propensity Score Estimation» PLOS ONE 8 (6): e65782. doi: . OCLC .3694126 PMID 23840366. Bibcode: 2013PLoSO...865782H..
- ↑ Stein, Lucia. (2016-12-09). Wikipedia edit-a-thon tackles internet gender gap. .
- ↑ Kessenides, Dimitra. (2016-12-22). Is Wikipedia Woke? The ubiquitous reference site tries to expand its editor ranks beyond the Comic Con set. .